Irene Henche Zabala psikologo kliniko, hezitzaile eta familiako terapeutak ametsek pertsonaren hazkuntzaren eta zorionaren eragile gisa duten garrantziari buruzko mintegi-tailerra emango du Aresketa Ikastolan. Halaber, "psikodrama sinbolikoa" deritzon metodoaz mintzatuko da, gai horretan aditua baita.
Mintegia azaroaren 20rako, larunbata, antolatu dute, eta egun osokoa izango da: goizean hasi (9:30etik 13:30era) eta arratsaldera arte (15:30etik 19:30era). Gurasoei, irakasleei, profesionalei eta interesa duten guztiei zuzenduta dago, eta 65 euroko prezioa du.
Argibide gehiago eskuratu edo izena emateko, Ikastolara bertara joan daiteke, bulego orduetan (8:30-12:30 eta 14:30-16:30) edo, bestela, telefono honetara deitu: 945 890 360. Kontuan hartu, baina, izena emateko epea azaroaren 12an amaitzen dela.