Oroimen historikoa. Egia berreskuratu, isilaldia hautsi lelopean, Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin bat, lehendabiziko aldiz argitaratu du Euskal Autonomia Erkidegoko hobien mapa, http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-shomemh2/eu/ helbidean.
Mapa horretan 50 hobi komun baino gehiago daude jasota, eta horien artean dago, hain zuzen, Amurrioko hilerrikoa. Araban 14 hobi identifikatu dira, baina horietatik Pobes eta Espejo artean dagoen "La Tejera" hobian bakarrik egin dituzte indusketak. Han hiru desagerturen arrastoak berreskuratu zituzten iragan irailean. Amurrioko hobian ez dakite zenbat hilotzen arrastoak egon daitezkeen.
Halaber, 36ko Gerran eta diktadura frankistaren garaian fusilatu edo desagertutako pertsonen zerrenda argitaratu dute aipatutako helbidean.