Aurten, nobedade gisa, neska-mutilei zuzendutako arku-tiro ikastaroa antolatu du Amurrio Arku Kirol Taldeak. Zehazki, 1995 eta 2004 urteen artean jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute. Eskolak urriaren erdialdean hasiko dira, Reforren, eta larunbatetan izango dira, 11etatik 12etara. Eskarmentu handiko arkulariak eta klubeko begiraleak arduratuko dira kirol hori neska-mutilen artean ezagutarazten.
Ikastaroak 45 euro balio du, eta izena emateko telefono honetara deitu daiteke: 670400398, edo, bestela, mezu bat idatzi josemelejalde@terra.es helbide elektronikora.
Halaber, bide bera erabili beharko dute federatuta dauden helduek, astean zehar ematen diren eskoletan izena emateko. Helduek, baina, 95 euro ordaindu beharko dituzte.