Bañueta kiroldegiko bazkideek gaurtik aurrera eman ahalko dute izena 2010-2011 kanpainako ikastaroetan. Bazkide ez direnek, berriz, irailaren 23ra arte, osteguna, itxaron beharko dute.
Eskaintza zabala du Bañueta kiroldegiak, adin guztietako herritarrei zuzendua. Ohiko jarduerez gain (igeriketa, mantentze-gimnasia, yoga, aerobic...), aurten bi ikastaro berri emango dituzte: bizkarreko gimnasia eta gazteentzako eskalada. Gainera, iaz izan zuen arrakasta ikusita, beste pilates talde bat ere sortuko dute.
Izena emateko edo argibide gehiago eskuratzeko, jar zaitezte harrremanetan Bañueta udal-kiroldegiko arduradunekin, telefono-zenbaki honetan: 945 393 642. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 8etatik 22etara, eta igandeetan eta jaiegunetan, 9etatik 14etara.