Motorzaleen topaleku izango da Aiaraldea irailaren 25ean

Arabako Moto Club Condor klubak motorzaleen topaketa antolatu du Aiaraldean irailaren 25erako. Ekimenak hainbat erakunderen babesa jaso du, besteak beste: Laudioko Udalarena, Aiaratur elkartearena, Vital Kutxarena eta Arabako Foru Aldundiarena. Azken horrek, hain zuzen, diruz lagunduko du topaketa.

Arabako Moto Club Condor klubak motorzaleen topaketa antolatu du Aiaraldean irailaren 25erako. Ekimenak hainbat erakunderen babesa jaso du, besteak beste: Laudioko Udalarena, Aiaratur elkartearena, Vital Kutxarena eta Arabako Foru Aldundiarena. Azken horrek, hain zuzen, diruz lagunduko du topaketa.

Antolatzaileek Araba osoko eta beste eskualde batzuetako ehunka motorzale biltzea espero dute. Topaketan parte hartu nahi dutenek klubaren webgunearen bidez (www.motoclubcondor.tk) eman behar dute izena, 5 euro ordainduta. Dena den, topaketaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 9etatik 10:30era, baina, kasu horretan, 6 euro ordaindu beharko dira.

Motorzaleak 10:45ean abiatuko dira Laudioko Karrika jatetxetik. Ibilbide hau egingo dute: Garate gaina, Okondo, Zuhatza, Arespalditza, Izoria, Maroñoko urtegia, Belandia, Urduña, Artomaña, Barrerillako mendatea, Izarra, Altube, Las Chozas gaina, Larrinbe, Amurrio, Luiaondo, Laudio. Bidean zehar bi geldiune izango dituzte, mokadutxoa hartzeko.

 Ibilbidea osatuta, 15:30ean, bazkari herrikoia egingo dute Laudion. Bazkaldu eta gero, 18:00etan, zirkuitu kontrolatua egingo dute herrian zehar. Amaitzeko, 19:00etatik aurrera, haurrentzako motor-zirkuitua jarriko dute Aldaikoerreka plazan, eta, ondoren, motorzaleentzako festa eta opari-zozketa izango dira.

Aipatu beharra dago Aiaraldean egiten den mota horretako lehendabiziko ekimena dela.

 Argibide gehiagorako, jar zaitezke harremanetan Moto Club Condorreko kideekin, telefono-zenbaki honen bidez: 626 15 46 03.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide