1926. urtetik Pyrenaica aldizkaria euskal mendizaleen historiaren lekuko da. Aurten aldizkariak Pyrenaica sarien XXXIV. edizioa antolatuko du Euskal Mendizaletasunaren XXI. Jaiaren barruan, eta han izango dira Arkaitz Vidal eta Vicente Contreras amurrioarrak, sari bana irabazi baitute.
Arkaitz Vidal amurrioarrak sarrera gehien dituen kolaboratzailearen saria irabazi du Pyrenaicako Blogaren I. Lehiaketan. Epaimahaiaren iritziz, Vidalek ekarpen handia egin dio blog berriari, eta aldizkarirako erreferenzia bilakatzea lortu du.

Vicente Contrerasek, berriz, bigarren saria irabazi du XXXIV. Mendi Argazkien Lehiaketan, Markizko (Araba) eremitorioen argazki-bildumari esker.
Sariak Orona fundazioaren egoitzan banatuko dira, Hernanin, otsailaren 17an. Club Vasco de Camping elkarteak antolatu du aurtengoan Euskal Mendizaletasunaren Festa. Ikusi egitaraua hemen.