Urduñako udalak autokarabanen parkinga egiteko araudia zehazten duen akordioa sinatu du. Ideien lehiaketa bidez bideratu zuten udazkenean proiektua, eta "Wegoaz Camping-Car syte" egitasmoa izan zen garaile.
Geroztik, bideragarritasun azterketa egiten aritu dira. Emaitza positiboa izan dela ikusita, Urduñako udala, Urduñederra eta ekintzaileen arteko bilera ezberdinek eman diote segida egitasmoari.
Maiatzaren 21eko udalbatzan onartu zuten autokarabanentzako aparkalekua jartzeko lur sailaren esleipena. Ildo beretik, zezen-plazako jarduerak eta autokarabanen parkingekoak bateragarriak izan daitezen araudi bat osatu dute. Hala, bi eremuetan egiten diren ekimenek ez dute aurrera egiteko arazorik izango.