Gaur hasiko dira Orozkon GOrbeiaren inguruko jardunaldiak. Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta bi egunetan barnebildu dute egitaraua. Lehenengo hitzordua gaur izango da, eta bigarrena urriaren 2an. Jardunaldietan, bereziki, herriko eta mendiko historia landuko dira. Batetik, Itxina abeltzainen elkartearen historia ezagutzeko parada izango da. Eta, bestetik, mendiko historiak lehen eskutik entzutekoa. Horretarako, bi hitzaldi antolatu dituzte Orozkoko museoan.
Orozkoko Itxina Abeltzainen elkarteaz Javier Aramendi mintzatuko da, elkarteko lehendakaria. Solasaldia gaur egingo dute museoan, 18:00etatik aurrera. Hitzaldiaren izenburua "Itxina elkartea, abereen 20 urteko kudeaketa Orozkon" izango da. Urriaren 2an, aldiz, Zigor Iturrietak "Mendiko istoriak" izango ditu ardatz. Datorren osteguneko hitzaldia 19:30ean hasiko da.