(Nire) gurasoei

Aritz Larreta Bereziartua irakasleak  www.atarian.info webgunean argitaratutako artikulua. Ederra.

Ez iezadazue eskatzen dizuedan guztia eman, gehienetan, zenbat emateko prest zaudeten ikusteko bakarrik eskatzen dizuet eta.

Ez iezadazue oihurik egin,

gutxiago errespetatzen zaituztet horrela egiten duzuenean.

Gainera, neuri ere oihu egiten irakasten didazue

eta ez dut horretan ikasi nahi.

Ez iezazkidazue uneoro aginduak eman;

aginduak eman ordez, gauzak eskatu egingo bazenizkidate,

azkarrago eta gusturago egingo nituzke.

Emandako hitza bete,

nola sari hala zigor baten gaineko hitza bada.

Ez nazazue inorekin konparatu,

eta, batez ere, nire anaia-arrebekin.

Beste norbait baino hobea naizela sinestarazten badidazue,

besteren batek sufritu egingo du;

aldiz, beste norbait baino eskasagoa naizela sinestarazten badidazue,

ni neu izango naiz sufrituko duena.

Ez ezazue nik egin beharko nukeenaren gaineko iritzia

hainbestetan aldatu: har ezazue erabaki bat eta eutsi horri tinko.

Utz iezadazue nire kabuz moldatzen, nire ordez beti zuek egiten baduzue,

ez dut-eta inoiz ikasiko.

Ez ezazue nire aurrean gezurrik esan,

ezta nik hala egin dezadan eskatu ere.

Zerbait gaizki egiten dudanean,

ez iezadazue galdetu zergatik egin dudan,

gehienetan, nik neuk ere ez dut jakiten eta.

Oker zabiltzatenean, aitor ezazue;

horrek neure huts egiteak aitortzen lagunduko baitit.

Ez iezadazue zuek egiten ez duzuen zerbait egiteko agindu;

izan ere, zuek egiten duzuen hori bera ikasiko baitut nik.

Irakats iezadazue maitatzen,

eskolan horretan saiatzen badira ere, zuengandik ikusten eta sentitzen ez badut,

alfer-alferrik izango da eta.

Arazo edo zalantzaren bat dudanean, mesedez eskatzen dizuet,

ez iezadazue esan entzuteko tarterik ez duzuenik

edota gertatzen zaidan horrek garrantzirik ez duenik;

ahal duzuen neurrian, baina saia zaitezte ni ulertzen eta laguntzen.

Eta, bukatzeko, maita nazazue erotzeraino eta, are gehiago,

adieraz iezadazue maite nauzuela;

nahiz eta akaso zuei ez hala iruditu,

niri gustatu egiten zait-eta hori entzun eta sentitzea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide