Tren geltokiko plaza eta Latiorro auzoko tunela moldatuko dituzte

Laudioko udalak tren geltokian eta Latiorroko tunelean aldaketak egingo ditu. Batetik, irisgarritasuna hobetzea dute helburu. Bestetik, herritarren segurtasuna bermatzea. Bi lanen eskaera aspaldikoa da. ADIFekoen baimen idatzian jaso ostean, esleipenak egin eta lehiaketara aterako du proiektua udalak.

Obren hasiera 2014ko lehen hiruhilekoan izatea espero du Natxo Urkixo alkateak. Azaldu duenez, lanak hiru fasetan egingo dira.

Laudioko udalak tren geltokian eta Latiorroko tunelean aldaketak egingo ditu. Batetik, irisgarritasuna hobetzea dute helburu. Bestetik, herritarren segurtasuna bermatzea. Bi lanen eskaera aspaldikoa da. ADIFekoen baimen idatzian jaso ostean, esleipenak egin eta lehiaketara aterako du proiektua udalak.
Obren hasiera 2014ko lehen hiruhilekoan izatea espero du Natxo Urkixo alkateak. Azaldu duenez, lanak hiru fasetan egingo dira.

Tren geltokiko aldaketak
“Tren geltokian irisgarritasuna bermatu behar da”, dio. Izan ere, gaur egun eskailerak baino ez daude eta elbarrituek ez dute normaltasunez bertaratzeko aukerarik.
Tunelari dagokionez igarobideko zabalera handituko dute. Orain bi edo hiru metroko zabalera du: “Obren ondoren, zortzi metroko zabalera geratuko da. Horrekin erosotasuna eta segurtasuna emango diogu Latiorro eta erdigunearen arteko lorturari”.
Latiorroko tunelaren egokitzapenerako trenbideko lau errailak txandaka moztu dituzte. Horretarako, hiru etapa aurreikusi dituzte: “Lehenengo gutxien erabiltzen diren errailak moztuko dira, Latiorrotik gertuen daudenak, tunelaren zati hori egokitzeko”. Hori bukatzean, bigarren fasea abiatuko dute, tunelaren irteeratik kioskoraino doana.
Azkeneko fasean Urduña eta Bilborako noranzkoan gehien erabiltzen diren bi errailak berbideratuko dira: “Tunelaren blokea egiteko hormigoiak goitik sartu behar dira eta”. Hori ondo koordinatzeko ADIFeko zerbitzu eta elektrizitatearen arduradunekin elkartu dira.

Maestro Elorzako obrak

Bestalde, tren geltoki inguruan kokatuta dagoen Maestro Elorza kalea eraberritzeko asmoa dute.
Aurrez, Jose Matia kalea egokitu zuten. Finean, lurzorua aldatuko dute.
Eta, ibaiertzetik paseatzeko dagoen balkoia kendu. “URAren exijentzia izan da, ez baitute begi onez ikusten ibaiaren espazioa modu horretan okupatzea”, erantsi du Natxo Urkixok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide