Ikasturte berriarekin batera eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza plazaratzen hasi izan da gure eskualdean eta, horren harira, Okondon “Poneys after School” (Eskola osterako Poneyak) egitasmoa jarri du martxan Ipoey izeneko enpresa 6 urtetik gorako haurrentzako eskolaz kanpoko ekintza gisa, hala, etxeko txikienek ekitazioaren munduan lehen urratsak emateko aukera izan dezaten zaldi txiki hauetaz baliaturik.
Haurrentzako ekitazio ikastaroa asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etan, izango da. Guztira 11 saioz dago osatua ikastaroa eta 10 bat haurretako taldeentzat legoke bideraturik.
Euren seme-alabek honako ekintza hauetan partehartzea nahi dutenek 60,5€ ordaindu beharko dute seme-alaba bakoitzeko.
Informazio gehiago behar izatekotan telefono zenbaki hauetara deitzerik dago (607446174 edo 661964305), baita helbide elektroniko honetara mezua bidaltzerik ere: info@iponey.com.