Gaur epaitu dituzte Landazuri etxea okupatzeagatik auziperatutako 9 gazteak. Goizeko 11:30ean zuten zita Gasteizeko epaitegian. Auziperatutako gazteei 25.000 euroko isuna jarri nahi diete herrian leku publiko eta autogestionatu bat lortzeko helburuz egindako okupazioagatik. Atzo, epaiketa salatzeko kazerolada mugikorra egin zuten.
Oharrean adierazi dutenez, Amurrioko Gazte Asanbladak sei urte daramatza gazteria eta gaztetxe baten alde borrokan. "Horren adibide argiak dira gaur epaituak izango diren gazteen Landazuriren okupazioa, Matias de Landaburu bezalako eraikin publiko eta erabilpenik gabeko eskolaren okupazioa eta herriaren alde egindako hamaika ekintza", erantsi dute irakurritako oharrean.
17:00etan Landazurin asanblada egingo dute."Herriko eta inguruetako pertsona oro gonbidatuta dago bertan parte hartzera, guztion artean lortuko dugu".
[video:http://www.youtube.com/watch?v=TlMZXcJndW8&feature=youtu.be]