Gaur goizeko 10:00ak aldera auto istripua izan da Atxeta auzoan. Lekukoek azaldu dutenez, 10:00ak bueltan gertatu da ezbeharra. Lau pertsona okinaren zain zeuden errepide ertzean eta bertatik igaro den gidariari autoak ihes egin dio. Kotxeak lagun bat harrapatu du eta zauritua erietxera eraman dute. Bertaratutakoen arabera ibilgailuaren azpian geratu da pertsona. Osasun adituek adierazi dutenaren arabera zaurituaren osasun egoera ez da larria.
Istripuaren berri jakin bezain pronto suhiltzaileak, anbulantzia eta ertzaintza bertaratu dira ingurura. Uneotan trafikoaren egoera normala da. Atxetako bihurgunean gertatzen den bigarren istripua da. Atxeta, Arakaldo eta Aretaren artean kokatuta dagoen auzoa da. Administratiboki, baina, Arrankudiagaren barnean dago.