Mikel Ayllonek "Ez tiro egin anbulantziei"eleberria idazteari bide emango dion Igartza saria irabazi du. Liburua idazteko urte bateko epea izango du. Lehiaketak 6000 euroko diru laguntza du sari. 2015ean kaleratuko da lana.
XVI.edizioa du aurtengo Igartza sariak. Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak idazle gazteak bultzatzeko antolatzen du. Atzo izan zen sari banaketa. Antolatzaileek adierazi zutenez, 25 proiektu aurkeztu dira aurtengo ediziora. Orain arte literatur ikurraren jabe egin direnen artean daude Uxue Alberdi, Igor Estankona edo Xabier Etxeberria.
Mikel Ayllon idazle laudioarra da. "Ez tiro egin anbulantziei" bere bigarren liburua izango da. Aurrez, Paul Asensiorekin "Gerezi gorrien garaia" liburua argitaratu baizuen. Kartzela, misterioa eta maitasuna izango ditu hizpide kontakizunak.