Gaur bete dira 30 urte uholdeek Laudio hondoratu zutenetik

1983ko abuztuaren 26ak hondoratuta utzi zuen Laudio. Batetik, urak sortutako kalteengatik. Eta, bestetik, uholdeek eragindako sei hildako eta kalte handiengatik. Izan ere, nola Aiaraldean hala Euskal Herrian udalerri ugarik jasan zituzten demasako euriteen ondorioak. Eskualdean, Arakaldon, Arrankudiagan, Amurrion, Orozkon... utzi zuten marka. Alabaina, kalte gehien Laudiok jasan zuen. 

1983ko abuztuaren 26ak hondoratuta utzi zuen Laudio. Batetik, urak sortutako kalteengatik. Eta, bestetik, uholdeek eragindako sei hildako eta kalte handiengatik. Izan ere, nola Aiaraldean hala Euskal Herrian udalerri ugarik jasan zituzten demasako euriteen ondorioak. Eskualdean, Arakaldon, Arrankudiagan, Amurrion, Orozkon... utzi zuten marka. Alabaina, kalte gehien Laudiok jasan zuen. 

Hondamendia 1983ko abuztuaren 26an gertatu zen, ostiralez. Orduko eguraldi iragarpenek ez zuten hondamendia aurreikusi. Laudio, San Roke jaietan murgildua zegoen. 500 eta 600 litro inguru bota zituen metro karratuko.

Bi uholde

Igor Castillok kontatzen duenez egun horretan bi uholde izan ziren. Lehena, 16:00etan hasi zen: "Nebioiko ibaiadarrak gainezka egitea suposatu zuen. HOrrek eragin zuen Zumalakarregi kalea urez gainezka egotea, ez Nerbioi ibaiak. Aldaikoerreka eta Larrazabal errekek eragin zuten kaltea Laudion leh en uholde honetan".

Ateri ezaren ondorioz Nerbioi ibaia kaleetara igaro zen, argindarra eta telefonoa etenaz. Castilloren esanetan, 21:30ean Laudion  Nerbioi biaiko ur maila ibilgua baino lau metro gorago zegoela estimatzen da.

Goizaldeko 02:00etan utzi zion euria egiteari. Hainbat pertsona kalera atera ziren haien lokal, denda... ikuskatzera. Alabaina, 03:00ak aldera euria egiteari ekin zion berriz, aurrez baino indar handiagoz. "Horrek eragin zuen bigarren uholdea, arriskutsuena izan zena. Laudion hildakoak ere eragin zituen", kontatu du.Urak mailarik handiena 07:00etan izan zuen; 5,5 metro . Handik aurrera beheraka joan zen astiro.

6 hildako

Laudion sei hildako utzi zituen uholdeak. Batetik, erreskate bat egitetik Guardia Zibileko patrol batean zioazen bost lagun. Eta, bestetik, lanetik etxera zioan herritar batena. Okondon, Laudiora itzuli ezinda zegoen familia bat hartzetik zetorren Guardia Zibila: "Patrolean Araceli Pozo laudioarra zihoan Guardia zibilekin. Beste auto batean aita eta ahizpa zituen. Laudion Aldaikoerrekak patrola eraman zuen, eta Araceli eta lau guardia zibil hil ziren: Miguel Salgado, Luis Postibgo, Pedro Narbona eta Alejo Garcia".

Juan Jose Castillo laudioarra, aldiz, lanetik Landaluze auzora zioala eraman zuen Larrazabal errekako urak. Egoera ikusita Malkuartun kotxea uztea erabaki zuen, eta bideari oinez ekitea.Gorpua La Peñan agertu zen uholdeak izan eta 17 egunera; desagertutako lekutik 20 kilometrora.

Ur isuriek kalte handiak eragin zituzten herriko zubietan, industriagunetan eta dendetan. Laudio ur hornidura, elektrizitate eta telefonorik gabe geratu zen.

Juan Antonio Larisgoitiaren hitzetan, kalteak 20.000 miloi pezetara heldu ziren: "Jendeak elkartasun handia erakutsi zuen". Herritar asko aritu ziren auzolanean Laudio konpontzen, 2000 bolondres.

Jarraipen berezia

1983ko uholdeen 30.urtemuga dela-eta, jarraipen berezia egingo du www.aiaraldea.com atariak gaurtik ostiralera. 1.200 argazkitik hautaketa egin eta tantaka bost bilduma sareratuko dira: 1983ko uholdeak, kalteak, erreskateak, auzolana eta osteko konponketak. Bestalde, irailean dokumentala aurkeztuko dute. Bertan agertzen dira, besteak beste, Rafa Isasi, Juan Jose Ibarretxe, Ziriako Molinuevo, Anjel eta Iker Albinarrate. Erreskatean parte hartu zuen auzokidea, garai hartako Arabako Foru Aldundiko diputatua eta laguntza taldeko kidea, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide