Sindikatuek Guardian enpresak aplika lezakeen EEE berria kritikatu dute

Guardian enpresako zuzendaritzak enplegu erregulazio expediente (EEE) berri bati heltzeko asmoa du irailean. Herenegun batu ziren enpresa eta langileen batzordea urtarrilean adostutako hitzarmena berritzeko. Ixteke dagoen akordioa, beraz, 2014ko urtarriletik aurrera aplikatuko litzateke.

Guardian enpresako zuzendaritzak enplegu erregulazio expediente (EEE) berri bati heltzeko asmoa du irailean. Herenegun batu ziren enpresa eta langileen batzordea urtarrilean adostutako hitzarmena berritzeko. Ixteke dagoen akordioa, beraz, 2014ko urtarriletik aurrera aplikatuko litzateke.

LABek salatu duenez, enpresak agertutako asmoei eutsiz gero lan baldintzak eskastuko liratezke. Alabaina, bileran ez dute Guardianen etorkizuna ebatzi. Lantegiak txosten ekonomiko bat egiteko konpromezua hartu du, irailaren 2an aurkeztu eta zer egin erabakitzeko. ELAk, bestalde, patronalak langileen soldata jaisteko asmoa kritikatu du. Izan ere, abuztuaren 30etik aurrera %7,14 murriztuko diete lan-saria. Josean Fernandez langile batzordeko kideak aspalditik eskatzen ari direla oraindik iritsi ez den auditoria ekonomikoa adierazi du, eta EEE berriak 400 pertsonari eragingo diola ohartarazi.

CCOO sindikatuak, bestalde, beiraren merkatuak jasandako beherakada eta patronalak Guardinanen izandako funtzionamendu txarra asumitzen duela aitortu du. ELAk eta LABek, ordea, gardentasun falta egotzi diote fabrikako zuzendaritzari. Langileek diotenez, Guardian Llodio enpresak Tuteran duen fabrikan ere antzeko murrizketak egingo dituztenaren susmoa dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide