SANTI LARISGOITIA (Laudio, 1988) eta Aitor Arechavalak (Laudio, 1989) Laudioko jaietako egitarauarekin mugikorretarako aplikazioa sareratu dute. Aste batean 6000 aldiz baino gehiago erabili da. Guztira, 1000 erabiltzailetik gora kontabilizatu dituzte.
Laudioko jaietako egitarauarekin aplikazioa atera duzue. Nolatan?
Ideia duela bi urtetik dator. 2011an Laudioko jaietako lehenengo aplikazioa atera genuen. Aiaraldea.com-en youtuben ere ikusgai dagoen elkarrizketa bat egin zeniguten, ilusio asko egin zigun. Orduan hiru lagun ginen, gure gaitasun teknologikoak esperimentatu nahi genituenak. Webgune eta mugikorretan murgildu gara batez ere. Oso erronka interesgarria izan zen, horregatik errepikatu eta hobetzen joan gara.
Aurtengo bertsioak, esaterako, berrikuntzak ditu: egitaraua ikusteaz gain sare sozialetan parteka liteke; twitter, facebook edo instagram programekin. Bestalde, WhatsApp bezalako mezuen zerbitzuetan ere zabal liteke. Edo, Google Maps bezalako programekin ekitaldien kokapen zehatza ezagutu.
Zelako harrera izan du produktuak?
Oso ona. Ez dugu publizitaterik egin, twitter eta facebooketik dinamizatzen saiatu gara. Emandako oihartzunagatik asko dugu eskertzeko Jaiak Koordinakundeari, aiaraldea.com-i, lagunei... Lehenengo astean -abuztuaren 12tik 18ra- 1000 erabiltzaile baino gehiago izan zituen. %74 Android sistemadun telefonoak izan ziren, Iphonearekin %20 ibili dira, eta webguneen bitartez %6. Denbora horretan aplikazioa 6000 aldiz baino gehiago erabili da. Bataz beste, erabiltzaile bakoitzak sei aldiz baliatu du. Datu hau zuzena iruditzen zaigu, baina kontuan hartu behar da askotan kontsulta bakarrak lagun kuadrila bat duela atzean. Aplikazioa ireki duten bakoitzean minutu bat baino gehiago egon dira bertan. Gure markaren (Aiara Valley) irudia jarri eta pantalan 30.000 inpresio baino gehiago izatea oso oso ona da!
Zenbat lan dago aplikazio baten atzean?
Asko. Jendearen eskura plataforma ezberidnetarako sistema bera jarri dugu. Laudioko jaietako egitaraua laudio.mobi webgunearen bitartez bolkatzen da. Hala, Androidek, Iphoneak eta webguneak bertako informazio eta formatutik edaten dute. Horretaz gain, plataforma bakoitzarentzat funtzioak erabilgarri egoteko lanketa egin behar da (Mapak, sare sozialak...). Bada berrerabilgarria den materiala, baina gauza asko programtu behar izan ditugu! Mugikorretako aplikazioen tripekin gauzak kalitatez, ongi eta kontuz egin ditugu.
Gaainera, aurtengo aplikazioaren estiloa finalisten artean egon zen Ander Uriarteren kartelean oinarrituta dago. Anderrek sekulako lana egin du bere irudia gure elementuetara egokitzeko (fondoa, botoiak, ikurrak, zerrendak...). Horretaz gain, elementu bakoitza sakelekoen pantaila/tamaina guztietan kalitatez ikusteko lan handia egin behar da!
2011an Aiara Valley enpresa sortu zenuten. Teknologia ogibide izanda bizi liteke?
Hasiera batean gure ideia oinarri teknologietako zerbitzuak eskaintzea zen; webgune eta mugikorretan bereziki. Gogoko dugun mundua da, egunean jarriak gaude eta ilusio asko egiten digu horretan lan egin eta bizitzeak. Alabaina, teknologiatik bizitzea posiblea da, horregatik gure ahalegin guztiak jartzen ari gara hala izan dadin.
Laudioko jaietako aplikazioak ez digu diru sarrerarik ekarri. 2011z geroztik, udalak ordain zezakeen zerbitzua izan zitekeela justifikatzen saiatu ginen; publizitatea jartzearen truk, esaterako. Udalak, ordea, ez du begi onez ikusi eta 2012 eta 2013ko aplikazioak prentsaurrean zein programa ofizialeko euskarrietan haienak balira bezala aurkeztu ditu Aiara Valleyren aipamenik egin gabe. Gurekin ez dira zuzenea harremanetan jarri, horregatik gure lanaz aprobetxatzea deritzogu. Gainera, Jai Batzorde paritarioaren babes handiegirik ere ez dugu jaso. Aiaraldea.com-ek aplikazio berdina egin zezakeela aipatu zen, dirulaguntza jasotzen duen elkartea izaki logikoa delako babesa jasotzen duten ekimenetako zereginak egitea. Guretzako horrek zailtasuna suposatzen du, baldintza ezberdinetan lehiatzea esan nahi duelako. Baina hori hemen eta beste merkatu batzuetan gertatzen den gauza da, eta ulertzen dugu. Horregatik, beste era edo toki batean borrokatzen jarraituko dugu.
Aurrera begira, beste erronkarik baduzue buruan?
LaudiokoJaiak programaren ikasitakoa eraldatu nahi dugu, udal eta erakunde ezberdinei multiplataformadun aplikazioak eskaini ahal izateko. Hala ere, esan beharra dago ez garela produktu bakarreko enpresa. Beraz, apllikazio eta webgunean sareratzen jarraituko dugu, eskatu edo eskainitako proiektuekin. Jende askori gustatuko litzaioke bere herri edo hirietako jaiek halako zerbait izatea. Ezin gara geldi geratu! Hori bai, jaietan egin behar dena gozatzea da. Hortik aurrera egingo dugu lan!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide