Ekitaldiz lepo datoz Orozkoko San Antolin jaiak

Datorren ostiralean hasiko dira Orozkoko San Antolin jaiak. Abuztuaren 30etik irailaren 4 arte ekintza mordoa izango dira. 19:00etan jaurtiko da txupina. Aurten, Supelaur elkartea izango da festetako pregoilaria. Ondoren, eskupilota partidek, bertso-saioak eta musika kontzertuek hartuko diote lekukoa. Frontoian Olgetan pilota elkarteko gazte eta beteranoak ariko dira. Bertsotan, aldiz, Uxue Alberdi, Igor Elortza eta Etxahun Lekue. Gauean, ordea, Hilbete, Kasernarat, Legeak sutan eta Ero taldeek joko dute.

Abuztuak 31, umeen eguna, marmitako txapelketarekin hasiko da. Hala ere ez da izango eguneko lehiaketa bakarra, pintura txapelketa, mozorroena eta irrintziena ere egingo baita. Umeek, jolas-parkea eta kukaña izango dute. Eta, haurrentzako bazkari herrikoiaren ostean Kalakaren eskutik zurezko jokoak. Gauean, aldiz, Canteca de Macao eta Izargi taldeak kontzertua eskainiko dute.

Jubilatuen egunean, irailak 1, zekorketak izango dira protagonista. Mezaren ostean, zezenak plazara atera eta kolokioa egingo dute. Baita jubilatuen bazkaria eta Arizgoiti taldearekin dantzaldia ere.

San Antolin eguna

Astelehenean izango da jaietako egun nagusia, San Antolin eguna. Urtero bezala, garrafa lehiaketa egongo da. Eta, zekorketa, kalejira, Joselu Anaiekin erromeria... Irailaren 3an, 19:30etatik aurrera umeentzako piñata eta jai mexikarra egongo dira.

Irailaren 4ean amaituko dira Orozkoko jaiak. Ez, ordea, edonola. 12:00etan "jokopoteoa" egongo da, 15:00etan herri bazkaria eta arratsaldean errekortadoreak. Gauean, berriz, Honat taldearekin dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide