Eguraldi eta giro beroarekin hasi dira Laudioko jaiak

Eguerdiko 12:00etan jaurti dute Laudioko jaiei hasiera ematen dien txupina. Aurten, Bihurriak kuadrila izan da suziria pizteko arduraduna, emakumez osaturiko lehen kuadrila hain zuzen ere. Goizeko 10:00etatik jende mordoa bildu da kaleetan zehar jai giroa hedatuz. Jaiak Koordinakundearen deialdiari jarraiki, kuadrila bakoitzak bere lema eta irudi propioz osatutako pankarta atera du. 

Aldarrikapenak nonahi

Eguerdiko 12:00etan jaurti dute Laudioko jaiei hasiera ematen dien txupina. Aurten, Bihurriak kuadrila izan da suziria pizteko arduraduna, emakumez osaturiko lehen kuadrila hain zuzen ere. Goizeko 10:00etatik jende mordoa bildu da kaleetan zehar jai giroa hedatuz. Jaiak Koordinakundearen deialdiari jarraiki, kuadrila bakoitzak bere lema eta irudi propioz osatutako pankarta atera du. 

Aldarrikapenak nonahi

Aldarrikapenek ere izan dute tarterik. Emaion emakumeen talde feministak, esaterako, fotomoretoia antolatu du herri eta jai parekideen alde. Herrirak, aldiz, preso eta iheslariak etxeratzea aldarrikatzeko kontzentrazioa egin du herriko plazan. 

Urrezko katxia

13:00etan ireki da txosnagunea. Aurten, lehenbizikoz urrezko katxia banatu dute. Hala, Tuntturro zanpantzar taldeak eskuratu du jai herrikoien alde egindako lanaren aitortza.

Pregoilaririk ez

1992tik aurtengoa izan da pregoilaririk gabeko jai bakarra. Izan ere, herritarrek Pablo Gorostiaga aukeratu zuten pregoilari, baina agindu judiziala medio debekatu egin zuten beronen irakurketa. Horren aurrean, ekitaldi xume bat egin zuten atzo herriko plazan, pregoia irakurtzeko unean bost minutuko isiltasuna egin zutelarik. 500 lagun inguruk hartu zuten parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide