"Nepalek erakutsi didan gauza garrantzitsuena kolore grisa ulertzea da"

JAIONE PAGAZAURTUNDUAk (Laudio, 1985) Nepaleko umezurztegi igaro du hilabete bolondres lanean. Horrelako bidaiek beste errealitateak ezagutzeko aukera ematen dutela dio. Eta, elkartasuna ez dagoela umezurtz.

- Nepalen  bolondres  gisa  lanean  eman  duzu  uda,  nolatan? (zerk bultzatuta?nola lotu duzu
bidaia?nahi duzuna kontatu!)
Urte nahikotxo buruan izan dudan zerbait izan da atzerrira bolondres gisa joatea. Orain arte ez dut 
horrelakorik egiteko aukerarik izan eta urte berriarekin batera esperientzia hau biziko nuen urtea 
hau izango zela erabaki nuen. Bolondres gisa joateko informazio ugari topa daiteke Internet bidez 
eta halaxe egin nuen nik ere. Informazioa bilatzen ibili nintzen eta aukera guztien artean bat-batean 
Nepal agertu zen. Hasieran ez neukan Nepal buruan, hegoamerikara joatea zen nire ideia , baina 
herrialdeari buruz irakurtzen hasi nintzen eta jendearen bizipenak ezagutu nituen. Aiaraldearen  
irakurlea naiz eta bere garaian Ane Intxaurragari egindako elkarrizketa ere irakurri nuen. Guztiak 
ziren iritzi positiboak. Guzti honek hara joateko erabakia hartzera bultzatu ninduen. GKErekin 
harremanetan jarri eta bidaia prestatzen hasi nintzen. 
- Zer ikusi duzu?
Bertara iritsita Kathmandu izan zen ikusi nuen lehen hiria. Hiri handia da eta kaleak jendez gainezka 
daude beti. Zoramena ni bezalako herritar batentzako. Bertan pare bat egun bakarrik eman eta 
handik Pokhararako bidea autobuses egin nuen. Bertan, Annapurnako mendilerro azpian, eman dut 
hilabete osoa. Hiri txikiagoa da eta beraz askoz lasaiagoa. Nepaleko familia tradizional batekin bizi 
nintzen. Bertan bizi eta umezurztegian lan egiten nuen 14 umerekin. Ume hauen bizitzari buruzko 
xehetasunak berriro ere etxean nengoela ezagutu nituen. Bizitza gogorrak guztiak ere hain gazteak 
izateko. Familiaren egoera ere ez zen batere erraza. Imajinatuko duzuenez denetarik ikusten da 
horrelako herrialdeetan,  baina gauza guztien gainetik nabarmenduko nukeena irribarreak izan dira. 
- Eta ikasi?
Ikasi baino “desikasi” egin dudala esan daiteke. Mendebaldeko munduan gauzak beltz edo txuri 
ikusten ditugu, eta dena irmoa eta finkoa balitz bezala tratatu. Nepalek irakatsi didan gauza 
garrantzitsuena kolore grisa ulertzea da. Askotan mundua ulertzeko era bakarra dagoela iruditzen 
zaigu eta horrelako bidaiek beste errealitateak ulertzen ikasteko aukera ematen digute. Beste 
pentsaerak, hasieran ulertezinak zaizkigun jokaera eta iritziak errespetatu, eta zergatik ez hein handi 
batean ulertzeko pausuak eman. 
- Zerk harritu zaitu gehien?
Topiko bat da orain esango dudana baina hala izan da: jendearen eskuzabaltasun eta purutasuna. 
Umeek zeukaten guztia elkarbanatzen zuten, eurak arduratzen ziren ume bakoitza berea izateaz. 
Nire bertako familia ere oso umila zen baina zeukatena guztiona zen. Daukatenarekin pozik bizi 
dira beti gehiago izateko obsesiorik gabe, ez dute mesfidantza ulertzen eta jarrera negatiboak alde 
batera usteko daukaten naturaltasuna deigarria egiten zitzaidan. Behin han norbaitek esan zidan 
bezala: bizitza bakarra daukagu eta zergatik ez irribarrez bizi? 
- Elkartasuna eta bolondres lana umezurtz dago?
Ez dut uste elkartasuna umezurtz dagoenik. Nik uste kontrakoa gertatzen ari dela. Krisi madarikatu 
honetan murgilduta gaudenetik jendearekiko hurbiltasuna are beharrezkoa daukagula.  Zerbaiten 
parte sentitu nahi dugu eta ez bakarrik arazo guztien aurrean. Hau da elkartasuna hain zuzen ere. 
Dena den bolondres izatea lan arruntetik guztiz desberdindu beharra dago. Biak egin baitaitezke aldi 
berean helburu guztiz desberdinekin. Are gehiago nik uste biak direla ezinbestekoak gure gizartean. 
-Zer esango zenioke halako bidaia edo ekarpen bat egitea burutik pasa ez zaionari?
Begiak irekitzeko. Askotan badirudi bakoitzaren ingurune txikiak daukala garrantzia: gure arazo 
txikiek, gure, gure  gure… eta mundua oso handia da bizitza bakoitzaren zilborrari begira emateko. 
Nire helburua umeekin lan egitera joatea zen baina azkenean  eurak izan dira nirekin lan egin 
dutenak eta ni aldatu nautenak: umeek, bertan ezagututako jendeak eta bizitako bizipenek. Guzti 
horrek ni lagundu nau gehiago nik ziurrenik eurek lagundu ditzakedana baino. Aurreiritzi eta 
zalantzek ez dute ezertarako balio bertara iristen zarenean guztiak erortzen baitzaizkizu lurrera. 
Horrelako zerbait bizitzeko erabakia hartu nuen, bizitzan behin egin beharreko zerbait iruditzen 
zitzaidalako. “Behin bakarrik bada ere egin beharra daukat” esaten nion neure buruari. ahal izanez 
gero berriro parte hartuko nuke era honetako proiektu batean.

JAIONE PAGAZAURTUNDUA (Laudio, 1985) Nepaleko umezurztegi batean ibili da bolondres lanetan. 

Nepalen  bolondres  gisa  lanean  eman  duzu  uda,  nolatan? 
Urte nahikotxo buruan izan dudan zerbait izan da atzerrira bolondres gisa joatea. Orain arte ez dut horrelakorik egiteko aukerarik izan eta urte berriarekin batera esperientzia hau biziko nuen urtea hau izango zela erabaki nuen. Bolondres gisa joateko informazio ugari topa daiteke Internet bidez 
eta halaxe egin nuen nik ere. Informazioa bilatzen ibili nintzen eta aukera guztien artean bat-batean Nepal agertu zen. Hasieran ez neukan Nepal buruan, hegoamerikara joatea zen nire ideia , baina herrialdeari buruz irakurtzen hasi nintzen eta jendearen bizipenak ezagutu nituen. Aiaraldearen irakurlea naiz eta bere garaian Ane Intxaurragari egindako elkarrizketa ere irakurri nuen. Guztiak ziren iritzi positiboak. Guzti honek hara joateko erabakia hartzera bultzatu ninduen. GKErekin harremanetan jarri eta bidaia prestatzen hasi nintzen. 

Zer ikusi duzu?
Bertara iritsita Kathmandu izan zen ikusi nuen lehen hiria. Hiri handia da eta kaleak jendez gainezka daude beti. Zoramena ni bezalako herritar batentzako. Bertan pare bat egun bakarrik eman eta handik Pokhararako bidea autobuses egin nuen. Bertan, Annapurnako mendilerro azpian, eman dut hilabete osoa. Hiri txikiagoa da eta beraz askoz lasaiagoa. Nepaleko familia tradizional batekin bizi nintzen. Bertan bizi eta umezurztegian lan egiten nuen 14 umerekin. Ume hauen bizitzari buruzko xehetasunak berriro ere etxean nengoela ezagutu nituen. Bizitza gogorrak guztiak ere hain gazteak 
izateko. Familiaren egoera ere ez zen batere erraza. Imajinatuko duzuenez denetarik ikusten da horrelako herrialdeetan,  baina gauza guztien gainetik nabarmenduko nukeena irribarreak izan dira. 

Eta ikasi?
Ikasi baino “desikasi” egin dudala esan daiteke. Mendebaldeko munduan gauzak beltz edo txuri ikusten ditugu, eta dena irmoa eta finkoa balitz bezala tratatu. Nepalek irakatsi didan gauza garrantzitsuena kolore grisa ulertzea da. Askotan mundua ulertzeko era bakarra dagoela iruditzen zaigu eta horrelako bidaiek beste errealitateak ulertzen ikasteko aukera ematen digute. Beste pentsaerak, hasieran ulertezinak zaizkigun jokaera eta iritziak errespetatu, eta zergatik ez hein handi batean ulertzeko pausuak eman. 

Zerk harritu zaitu gehien?
Topiko bat da orain esango dudana baina hala izan da: jendearen eskuzabaltasun eta purutasuna. Umeek zeukaten guztia elkarbanatzen zuten, eurak arduratzen ziren ume bakoitza berea izateaz. Nire bertako familia ere oso umila zen baina zeukatena guztiona zen. Daukatenarekin pozik bizi dira beti gehiago izateko obsesiorik gabe, ez dute mesfidantza ulertzen eta jarrera negatiboak alde batera zsteko daukaten naturaltasuna deigarria egiten zitzaidan. Behin han norbaitek esan zidan bezala: bizitza bakarra daukagu eta zergatik ez irribarrez bizi? 

Elkartasuna eta bolondres lana umezurtz dago?
Ez dut uste elkartasuna umezurtz dagoenik. Nik uste kontrakoa gertatzen ari dela. Krisi madarikatu honetan murgilduta gaudenetik jendearekiko hurbiltasuna are beharrezkoa daukagula.  Zerbaiten parte sentitu nahi dugu eta ez bakarrik arazo guztien aurrean. Hau da elkartasuna hain zuzen ere. 
Dena den bolondres izatea lan arruntetik guztiz desberdindu beharra dago. Biak egin baitaitezke aldi berean helburu guztiz desberdinekin. Are gehiago nik uste biak direla ezinbestekoak gure gizartean. 

Zer esango zenioke halako bidaia edo ekarpen bat egitea burutik pasa ez zaionari?
Begiak irekitzeko. Askotan badirudi bakoitzaren ingurune txikiak daukala garrantzia: gure arazo txikiek, gure, gure  gure… eta mundua oso handia da bizitza bakoitzaren zilborrari begira emateko. Nire helburua umeekin lan egitera joatea zen baina azkenean  eurak izan dira nirekin lan egin dutenak eta ni aldatu nautenak: umeek, bertan ezagututako jendeak eta bizitako bizipenek. Guzti horrek ni lagundu nau gehiago nik ziurrenik eurek lagundu ditzakedana baino. Aurreiritzi eta zalantzek ez dute ezertarako balio bertara iristen zarenean guztiak erortzen baitzaizkizu lurrera. Horrelako zerbait bizitzeko erabakia hartu nuen, bizitzan behin egin beharreko zerbait iruditzen zitzaidalako. “Behin bakarrik bada ere egin beharra daukat” esaten nion neure buruari. Ahal izanez gero berriro parte hartuko nuke era honetako proiektu batean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide