Laudioko Vidrala enpresak lehenengo seihilekoaren produkzio eta salmenta datuak kaleratu ditu. Zenbakiak positiboak dira; 2012 urtearekiko %4,6 igo baita salmenta kopurua; "245.8 miloi euro".
Produkzioaren emaitza 36,9 milioi eurotakoa da, irabazi garbiak 26,8 miloi eurokoak direlarik: "Akzioko 1,12 eurotako irabazia suposatzen du horrek, iazko datuekiko %13,9 gehiago". Zorrei dagokienez %21 murriztea lortu dute. Hau da, 159,2 milioi euro.
Azaldu dutenez, igoera negozio eremua geografikoki handitzeari zor zaio, bezero estrategikoak bilatu baitituzte. "Janari eta edari ontzien merkatuan inflazioaren presioak kosteetan eragina izan dudu, baina salmenta prezioetan ez dugu islatu", adierazi dute.