Laudioko EAJk Pablo Gorostiaga pregoilari izendatzeak sortutako eztabaidaren aurrean "gertakizun horiek" ez errepikatzeko udalea nordezkaritza duten talde politikoekin adostasuna lortzeko eskaera egin du.
Prentsa oharrean adierazi dutenez, erabakiak bizikidetza demokratikoa eragin du: "ETAk ekintza armatuaren behin betiko amiaeranren adierazpena egin ostean, gure gizartean bake eta bizikidetzaren xedea lortzeko bide egokiena ez dela salatu nahi dugu". Haatik, jaien kalitatearen murrizketa ekiditzeko neurirak hartzea alkatearen zeregina dela azpimarratu dute. Eta, EAJ, proposamenak egiteko zein udalean ordezkaritza dtuen talde politiko ororekin adostasunak lortzeko prest dagoela adierazi, "gertakizun hauek geror aerrepika ez daitezen".
EAJren hitzetan, Gorostiaga pregoilari aurkeztearen erabakia herriko jaiak hobetzea xede duten elkarte interesdunetako talde ordezkagarrien, elkarte anitzen eta alderdi politikoen ordezkariz osatutako aholku-batzordea den jaietako batzorde paritarioan gauzatu da. Gaineratu dutenez, jeltzaleek San Roque musika elkartea aurkeztu eta bozkatu zuten pregoilari izateko."Euren erabakiaren kausaz PP eta PSE udal taldeak jaietako batzorde paritariora ez etortzeak hedabideek hainbestetan deitoratu izan dtuen jaietako pregoilariaren izendapenari bide eman dio".