Laudioko jaietako egitaraua aurkeztu dute

Laudioko San Roke jaietako egitaraua aurkeztu zuten atzo. Prentsaurrean txupinerak izango diren Bihurriak taldeko ordezkariak, Pablo Gorostiagaren alabak, Estizen Angulo kartel egileak eta Jai Batzorde Paritarioko kideek hartu zuten parte. Baita EAJ, Bildu eta Omniako zinegotziek ere.

Laudioko San Roke jaietako egitaraua aurkeztu zuten atzo. Prentsaurrean txupinerak izango diren Kilkerrak taldeko ordezkariak, Pablo Gorostiagaren alabak, Esti Angulo kartel egileak eta Jai Batzorde Paritarioko kideek hartu zuten parte. Baita EAJ, Bildu eta Omniako zinegotziek ere.

Pablo Gorostiaga pregoilari izateagatik oso pozik dago, alabaren hitzetan. "Pabloren partez proposatu eta bozkatu duten guztiei eskerrak eman behar dizkiet. Eskertua dago, ilusionatuta. Pregoia egitena hasi da. Ihesaldi fisikoa ezin bada ere mentala egingo du. Oso pozik dago". Inma eta Placi Bihurriak taldeko kideak ere grinatsu azaldu dira: "Gogotsu gaude.Gutxi gara baina beti ikusi gaituzte kalean". 1987an sortu zuten jai kuadrila, emakumez osatutako lehenengoa izan zen.

Bi txanda

Aurtengo jaiak bi txandatan ospatuko dira. Abuztuaren 15ean jaurtiko da txupina, eta 17 bitarte hamaika ekitaldi egongo dira. Bigarren txanpari abuztuaren 23an, Berakatz egunarekin helduko diote. Ondotik etorriko dira kuadrilen eguna, baserritarrena, odolosteena eta kofradiarena. Abuztuaren 26an amaituko dira festak, Roketxu txakurraren erreketarekin.

Jai egunetan kalejirak, antzerkiak, jolasak... ikuskizun mordoa prestatu dituzte. Horien artean daude Deabru beltzak konpainaren "Les tambourde Feu" emanaldia eta Bebe zein Bongo Botrakoren kontzertua.  Txosnagunean, aldiz,  Honat taldea, Willis Drummond, KOP; En Tol Sarmiento, Izargi, Itziariren Semeak, Tximeleta, Skasti, EH Sukarra, Atxurre eta diskodatnza izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide