Bizkaiko Foru Aldundiak 251.313 eurotako laguntza emango dio Urduñako udalari

Udalak dekretuko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak bete ez dituen arren, beste aukera bat emango dio Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Udalari. Urduñak aurkeztutako planak ez du udal kontu-hartzailearen oniritzirik. Alabaina, Bizkaiko foru aldundiak onartutako dekretuaren bidez 251.313 euroko laguntza emango zaio, 2013ko ekitaldian udalak duen zorpetzea gutxitu asmoz.

Udalak dekretuko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak bete ez dituen arren beste aukera bat emango dio Bizkaiko Foru Aldundiak Urduñako Udalari. Urduñak aurkeztutako planak ez du udal kontu-hartzailearen oniritzirik. Alabaina, Bizkaiko foru aldundiak onartutako dekretuaren bidez 251.313 euroko laguntza emango zaio, 2013ko ekitaldian udalak duen zorpetzea gutxitu asmoz.

Dekretuaren testua datorren asteartean aurkeztuko dute  Gobernu Kontseiluan. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak egoerarik txarrenean dauden udalei laguntzeko lanean ari da.

Azaldu dutenez, Urduñaren kasuan, udalak ez zituen bete aurreko dekretuko laguntzak jaso ahal izateko baldintzak eta aurkeztutako saneamendu-planak ez zuen udal kontu-hartzailearen oniritzia. BFAren arabera, azken aukera eman nahi diote udalari: "251.313 euro hauek eta 300.000 euroko beste diru-laguntza bat eskuratu ahal izango ditu, 2013an ordaindu ahal izateko Urduñaederra sozietateak dituen zorrak".

Lehendakaritzako foru diputatu eta Aldundiaren bozeramaile Unai Rementeriak berretsi du Aldundia beti egon dela laguntzeko prest, baina "plan errealak" aurkeztu behar direla: "Plan horiek udalaren onespena izan behar dute, bai eta udal kontu-hartzailearen aldeko txostena eta Aldundiko teknikarien oniritzia ere".

Diputatuak erantsi du Urduñako Udalak eta udal sozietate horrek duten zorraren irtenbide globala udalaren beraren eta bertako agintarien eskuetan dagoela: "Beraz, ez dute saiatu behar beren erantzukizuna beste administrazio batzuei edo bizkaitarrei leporatzen".

"Urduñak merezi du" plataformaren kritika

Urduñak Merezi Du plataformaren aburuz Bizkaiko Diputazioak herritarren aurrean ongi geratzea du helburu: "Plataformak ez du baloratuko udalaren kontuak salbatzeko laguntza teknikoki eta ekonomikoki nahikoa den edo ez. Adierazi nahi duguna azken neurri honekin diputazioak Urduñaren alde zerbait egin duela erakutsi nahi duela da, baina ez dutela ahalegin handirik egin. Udalak 5 miloi euroko zorra du, eta 500.000 euroko laguntzarekin ezin dugu urtea igaro". Horregatik, azken erabakia "gaurko ogia biharko gosea" dela salatu dute. Eragilearen iritziz Urduñan behar dutena herriko ekonomia aktibatzeko plan bat da, herritarrek zerbitzuak mantendu eta hobetu ditzaten.

Hori dela-eta, gaur 12:00etan Bizkaiko Diputaziora joko dute, erakundearen inplikazioa eskatzeko egin duten sinadura bilketa entregatzera. "Beste herri eta saskibaloi taldeek bezala Urduñak eta bertan bizi diren 4000 bizkaitarrek merezi dute", erantsi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide