"Oporrak Bakean programak Sahararekin elkartasuna adieraztea du oinarri"

ANA MARTINEZ (Amurrio, 1949) RASD elkarteko kidea da. Oporrak Bakean programaren baitan 13 familiek hartu dute umea zaintzeko ardura. Igandean, ongietorri festa egingo diete Laudion.

Urtero bezala "Oporrak bakean" programa abiatu duzue, labur azaltzerik bai?

ANA ISLA (Amurrio, 1949) RASD elkarteko kidea da. Oporrak Bakean programaren baitan 13 familiek hartu dute umea zaintzeko ardura. Igandean, ongietorri festa egingo diete Laudion.

Urtero bezala "Oporrak bakean" programa abiatu duzue, labur azaltzerik bai?

Oporrak Bakean programarekin herrialde saharauiarrarekin elkartasuna adieraztea dugu oinarri. Zehazki, Argeliako Tinduf errefuxiatuen kanpamenduko haurrek uda hemengo familiekin igarotzeko programa da. Era honetan, batetik, udan han egiten duen beroari aurre egiten diote. Eta, bestetik, hilabete hauetan bizi baldintzak hobetzen dituzte. Bestalde, 35 urte hauetan Saharak  politikoki jasandako injustiziaren aurrean herri honen inplikazioa bilatzen da.


Zenbat haur saharauiar etortzen dira gutxi gora behera Aiaraldera? Zer egin behar da horretarako?
Uda honetan 13 haur etorri dira. Batenbat Urkabustaiz eskualdean dago. Umeak laguntzeko tramitazioa otsailean hasten dugu errepikatzaileekin. Izan ere, urterik urte askok esperientzia errepikatzen dute. Ondoren, familia berriekin egiten dugu lana. Programan parte hartzeko "Oporrak Bakean" webgunean edo 665700947 telefonoan eman daiteke izena. Bertan, dokumentazio prestaketa egiten da. Familiek idatzi batean haur saharauiarrak udaldia baino denbora gehiagoan ume hauek zaintzeari uko egingo diotela sinatu behar dute; ez direlako umezurtzak eta hango kanpamenduetan sendia dutelako.

Umeek 7 eta 12 urte bitartean dituzte, eta familia laguntzaileak urte osoan ekarpena egiteko aukera dute nahi izanez gero.

Igandean EAE mailako ongietorri festa egingo duzue. Zer egongo da?


Igandean egingo dugun jaia  hiru urte eta gero berreskuratu dugu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara datzoen 320 haurrei ongietorria egiteko da. Uda izaki, familia asko oporretan joaten dira eta ez dira guztiak etortzen, baina ekitaldiak badu sinbolikoki zerbait. Egitaraua umeei zuzendua dago, jokoak, puzgarriak, tailerrak... egongo dira. 13:00etan ekitaldi politikoa egingo dugu, RASD elkarteko Euskadiko ordezkaria egongo da bertan. Eguerdian herri bazkaria egingo dugu, eta 17:00etan Oliver magoaren emanaldiarekin bukatuko da festa.

Zergatik da garrantzitsua herritarrak egitasmoan inplikatzea?

Guretzako garrantzitsuena ongietorriaren ideia da, baina festa Laudio osoari irekia dago. Sahara herriaren aldeko mugimenduaren parte garen heinean, Laudio eta Euskal Herriak Saharako gatazka ezagutzea nahiko genuke, nazioarteko komunitateak haiekiko garatutako injustiziaren berri izatea.

Nolako egoeran etortzen dira haurrak? eta joan?

Aurreneko aldiz datozenak izututa etortzen dira, nahiz eta urteekin programa ezagutu eta inpresioa aldatzen den. Gure bizi ohiturekin harritu egiten dira. Errepikatzaileak oso pozik etortzen dira familiekin beste uda bat igarotzera. Sentimenduen nahasketa batekin egiten dute alde. Batetik, Saharako familiarekin egoteko gogoa dute. Eta, bestetik, hemen uzten duten sendia agurtzeko negar malkoekin. Izan ere, harreman afektibo izugarria garatzen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide