Pablo Gorostiaga izango da Laudioko jaietako pregoilaria

Pablo Gorostiaga aukeratu dute herritarrek Laudioko jaietako pregoilari izateko. Iaztik, herritarrek proposatu eta bozketa bidez erabakitzen dute  zein norbanako edo eragile izango den festetako omendua. Udalak jakinarazi duenez, aurten 21 proposamen egin dira, eta horietatik bozkatuena Pablo Gorostiaga izan da. Txupineroak, aldiz, Bihurriak jai kuadrilakoak izango dira.

Pablo Gorostiaga aukeratu dute Laudioko jaietako pregoilari. Iaztik, herritarrek proposatu eta bozketa bidez erabakitzen dute  zein norbanako edo eragile izango den festetako omendua. Udalak jakinarazi duenez, aurten 21 proposamen egin dira, eta horietatik bozkatuena Pablo Gorostiaga izan da.

Amets Meazak adierazi duenez, aukeraketa bi fasetan egin da. Batetik, herritarrek, zuin aldizkariaren bidez proposamenak egin dituzte. Bestetik, ekainaren 18an alderdi politiko, jai kuadrila eta kultur teknikariarekin egindako jaietako asanblada irekian hautagaiak aztertu eta batzuk baztertu zituzten: "Aiton-amonen kolektiboa, aurrez pregoilari izandakoak...". Ekainaren 19ko jai batzorde paritarioan egin zen bozkaketa erabakiorra, sei udal ordezkari eta sei herritarrekin. Ondorioz, Pablo Gorostiaga izango da aurtengo jaietan herritarrek aukeratutako ordezkaria.

"Pregoia nola egin Pablok eta familiak erabakiko du, orain arte egin den bezala", azaldu du Meazak.

Gorostiaga urte luzez izan da Laudioko alkate. 71 urte ditu eta egun Herrera de la Manchako espetxean dago preso, 18/98 auzia dela-eta. Kondenaren hiru laurdenak beteta dituela-eta, kalean egon beharko luke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide