Amurrioko udalak herritarren partaidetza eta udal gardetnasunaren arloetako zerbitzuen kontratua prestazio lehiaketara au rekztuko ditu. Helburua, herritarren partaidetza dinamizatzea eta neurriak hartzeko diseinu eta garapenean gardentasuna eta hobekuntza irabaztea da. Hala, udalren partehartze eta berrikuntza demokratikoaren sailean arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana bultzatu nahi dute.
Lehiaketara atera den kontratuan asteko 25 orduko lana zehazten da. Iraupena bi urtekoa izango da, urte bat gehiago luzatzeko aukerarekin. Urtero, 43.832,25 euroko kostea du lizitazioak.
Udaletik jakinarazi dutenez, deialdia irekia da; edozein pertsona fisiko edo juridikok hartu ahalko du parte. Horretarako baldintzak kontratuaren pliegoetan daude, www.amurrio.org webgunean edo udal bulegoetan. Proiektua aurkezteko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik (ALHAO) hamabost egun izango ditzute interesatuek.