Parapentea ezagutu eta frogatzeko aukera eskainiko du asteburuan Tologorri taldeak

Tologorri parapente taldeak aire eraskutaldia antolatu du ekainaren 29 eta 30ean. Helburua, aireko kirola ezagutaraztea da. Urtzi Uriarte Tologorriko kidearen arabera, parapentearen mundua zabaltzea du helburu erakusketak. "Erakustaldiak normalean profesionalei zuzenduta egoten dira. Gure kasuan denentzako da". Protagonistak, beraz, ez dira parapentean ibiltzen direnak izango, herritarrak baizik.

Tologorri parapente taldeak aire eraskutaldia antolatu du ekainaren 29 eta 30ean. Helburua, aireko kirola ezagutaraztea da. Urtzi Uriarte Tologorriko kidearen arabera, parapentearen mundua zabaltzea du helburu erakusketak. "Erakustaldiak normalean profesionalei zuzenduta egoten dira. Gure kasuan denentzako da". Protagonistak, beraz, ez dira parapentean ibiltzen direnak izango, herritarrak baizik.

Tologorri taldeak lehen aire-festibala antolatzen zuen. Azken bi urteetan, baina, formatua aldatzea erabaki dute. Hala, hurbiltzen den edonork izango du parapentean, bi plazakoan edo parapente hegoak dituen hegazkin txikian ibiltzeko aukera. Irakasleekin kirol hau frogatzeko aukera dohakoa izango da.

Hala, bai larunbat eta bai igandean egun guztian zehar parapenteen feria, pilotoekin hitz egiteko aukera, txosna... egongo da. Hasierako hitzordua 11:00etan jarri dute. "Kontaktua bilatzea da helburua. Datozenei parapentean ibiltzeko aukera emango zaie", adierazi du.  Eguraldiaren arabera izango da hori, ordea. Izan ere, haizeak baldintzatzen du kirol horren praktika.

Arriskurik ez

Urduña, leku aproposa da parapentean ibiltzeko Uriarteren ustez: "Parapentea eta hegan egiteko aukeraz gain aireratzeko leku on bat eta lurra hartzeko toki ona bakarrik behar dira. Urduñak hori du". Arrisku handiko kirola ez den arren, ikastaroa egitea beharrezkoa dela dio. Hala ere, ez da beldurrik izan behar Uriarteren iritziz: "Laneko estresak kentzeko niri lasaitua ematen dit. Naturaren arauak errespetatuz gero (klimatologia, haizea...) ez dago arriskurik. Istripuak lurreratzean soilik gertatzen dira, baina ez da kirol arriskutsua".

Tologorri parapente taldea

Gogoa duen oro trebatzen dute Tologorri parapente taldean. Eskola gisa, 1990ean sortu zuten Mikel Agirrabeitia, Alberto Posada eta Jesus Llanosek. Hasieran Sopelan batzen ziren, baina duela zazpi urtetik Urduñan elkartzen dira. 70 lagunek osatzen dute kluba. Xedea, kirola bizirik mantentzea da:"Taldean piloto eta ikasleak elkarrekin ibiltzen gara. Egun ona egonez gero hurbildu eta landan parapenteren bat aurkituko duzue ziur. Bestela, harremanetan jartzeko www.parapentetologorri.com webgunean topatuko duzue beharrezko informazio guztia".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide