"Aiaraldeko pilotazaleak elkartzeko antolatzen dugu txapelketa"

JOSEBA URRUELA (Urduña, 1987) Urduñako Jai Alai pilotazale elkarteko kidea da. Asteburuan Tertangako eskupilota txapelketa antolatu dute.

Tertangan eskupilota txapelketa izango da asteburuan. Nolatan?

JOSEBA URRUELA (Urduña, 1987) Urduñako Jai Alai pilotazale elkarteko kidea da. Asteburuan Tertangako eskupilota txapelketa antolatu dute.

Tertangan eskupilota txapelketa izango da asteburuan. Zertan datza lehiak?

Urduña-Arrastaria elkartzen dituen eskupilota txapelketa da. Aurtengoa antolatzen dugun laugarren urtea da. Ideia, Aiaraldeko pilotazaleak elkartzeko antolatzendugu txapelketa. Ez da profesionalei zuzendutako lehiaketa, pilotazaleei baizik. Igor Bilbaoren omenez antolatzen dugu. Amurrioko gazte bat zen, hil egin zen eta gure txapelketako lehen txapelduna izan zenez, bigarren ediziotik aurrera Igor Bilbaoren omenezko txaplketa deitu diogu.

Eskualdeko pilotazale denei zuzendutako ekimena da, beraz?

Bai. Beste urte batzuetan Aretako pilota elkartekoak, Amurriokoak eta URduñakoak etorri dira. Aiaraldeko pilotazale guztientzat irekia da. Izena emateko hiru tabernetan jarri dugu aukera: Urduñako Mugalde eta Lupardika tabernetan eta Amurrioko Fano tabernan.

Banaka, binaka... nola jokatuko da?

Binakako txapelketa da. Partehartzaileek 10 euro jarri behar dituzte, eta trukean kamiseta urdin eta gorri bana ematen zaie. Tertangako frontoian izango da, larunbatean goizean hasiko da, bikote kopuruaren arabera. Larunbat goiz eta arratsaldean partidak egongo dira, eta igandean finalak. Normalean finala goizean izaten da, baina iaz bikote batek ezin izan zuen eta arratsaldean ospatu genuen. Aurten, jende asko etortzen bada ordutegia modlatzen saiatuko gara.

Kategoria ezberdinak egongo dira?

Bai, bi egingo ditugu. Aiaraldean pilotazale gazte asko daude, horregatik 16 urtez beherakoentzat ere txapelketa luzatu dugu.

Urduñako pilota eskola ere kudeatzen duzue. Zenbat jende dago bertan?

Orain 10-15 ume daude. Obrak direla eta frontoia itxita egon zen, ondorioz, urduñako hainbat pilotazalek Amurrioko eskolara joan behar izan zuten. Gorostizaga-Albizuri bikotea urduñarra da, Arabako txapelketa irabazi berri dute Amurrioko eskolarekin. Orain ume gutxi ditugu, baina geroz eta gehiago dira. Pilotarekiko dugun maitasuna Urduñara zabaltzen saiatzen gara.

Elkarteak nolako jarduerak antolatzen ditu urtean zehar?

Pilota elkarteak 500 bazkide ditu. Horregatik, urtean bi partida antolatzen ditugu, Otxomaio eta Koroatze jaietan. Bi zita horietan partida onak ikusteko aukera ematen diegu bazkideei.

Urduñako pilota eskolan parte hartu nah iduenak nora jo behar du?

Ikasturtea hastearekin batera 6 urtetik gorako neska-mutileei zuzendutako entrenamenduak hasiko dira. Frontoitik pasatu behar da apuntatzeko. Entrenamenduak dohainik dira eta euskara hutsesan egiten ditugu, euskararen erabilera frontoian eta kirolean ere bultzatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide