"Euskal kultura bultzatzeko aukera paregabea da joaldunen eguna"

ELENE ALLENDE (Laudio, 1988) Tuntturro zanpantzar taldeko kidea da. Ekainaren 29an Laudion ospatuko dute Euskal Herriko joaldunen eguna.

 

EHko joaldunen eguna ospatuko da Laudion ekainaren 30ean.Nolatan sortu zen aukera?

Azken gauzak jasotzen eta prestatzen gabiltza, baina bai. Ekainaren 29an ospatuko dugu joaldunen eguna. Joaldun taldea duten herrietan urtero ospatzen da. Nafarroan egiten da gehienetan eta aurten guk eskatu genuen hemen antolatzea.

ELENE ALLENDE (Laudio, 1988) Tuntturro zanpantzar taldeko kidea da. Ekainaren 29an Laudion ospatuko dute Euskal Herriko joaldunen eguna.

 

EHko joaldunen eguna ospatuko da Laudion ekainaren 30ean.Nolatan sortu zen aukera?

Azken gauzak jasotzen eta prestatzen gabiltza, baina bai. Ekainaren 29an ospatuko dugu joaldunen eguna. Zanpantzar taldea duten herrietan urtero ospatzen da. Nafarroan egiten da gehienetan eta aurten guk eskatu genuen hemen antolatzea.

Zerekin egingo du topo bertaratzen denak?

San Pedropeko jaiekin koinziditzen duenez goizean sukalki lehiaketa egongo da. Ondoren herri bazkaria eta arratsaldean zanpantzarren kalejira. Euskal Herri osoko taldeak etorriko dira. Gero, herri afaria egongo da, eta amaiera emateko erromeria.

Zenbat eta nongo jendea espero da?

50 joaldun inguru espero ditugu. Arabaz gain, Nafarroatik ere etorriko dira. Iruñeako Txantrea auzotik, Alde zaharretik, Donibanetik... Irurtzunetik, Gasteizetik eta Beasainetik ere hurbilduko dira. Bizkaitarrik ez dugu,konfirmatuta baina aukera dago.

Noiz sortu zen Tuntturo taldea?

2005ean. Laudion mutil kuadrila bat zegoen, eta bati okurritu zitzaion ideia. Lagunei esan, txosnak jarriz eta haien poltsikotik dirua atera zuten eta Berriozarreko zanpantzarrekin hitz egin zute. Haiek, materiala utzi zieten, frogatu, erakutsi.... eta horrela sortu zen taldea!Gaur egun 15 gara, 12 mutil eta bi neska.

Emakume zanpantzarrak gero eta gehiago zarete... Edo gizonezkoen ekintza da oraindik?

Gizonezkoen ekintza ez nuke esango denik, emakumeak gutxiago gara baina talde guztietan ikusten dira adin guztietako neskak. Gu 19 urterekin sartu ginen, eta 40 urte inguruko neskak ere aritzen dira. Beraz, denetarik dago.

Zure kasuan, zerk erakarrita hurbildu zinen zanpantzarren mundura?

Gure taldeko mutilak neska bila zebiltzan. GUrekin hitz egin eta lagun batekin arazorik gabe apuntatu ginen.

Zer jakin behar da zanpantzar gisa aritzeko?

Koordinazio eta erritmoaz gain aurrekoa jarraitzea da egin behar den gauza bakarra. Batez ere, ondo pasatzeko gogoa da behar dena. Taldena parte hartu nahi duenak ekainaren 29an kalejira aurretik edo ondoren gugana hurbildu dadila! Orain talde txiki bat ari gara prestatzen, noizean behin tailerrak eta entsaioak egiten ditugu. Orain, eguraldi ona etorriko denez entsaio gehiago egingo ditugu.

Zergatik joan beharko luke jendeak joaldunen festara?

Lehen aldia delako Laudion ospatzen duguna eta ez dakigulako noiz errepikatuko den honelako egun bat. Euskal kultura bultzatu nahi dugu, eta zanpantzarren ohitura bultzatzeko aukera paregabea da. Animatu zaitezte denak Laudiora!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide