Mariano Pajares (Zuhatza, 1961) "BTT Respaldiza" martxako antolatzailea da.
Seigarrenez antolatu duzue Arespalditza BTT martxa. Nondik erditu zen ideia?
Betidanik bizikletaz ibiltzea gustatu zaigu, baina azken urte hauetan gure ibilerak mendiko bizikletan zentratu ditugu. Beraz, lagunekin ondo pasatzeko eta beste herrietako bizikleta zaletuek Aiara ezagutzeko helbuarekin elkartu ginen, BTT Respaldiza taldea sortuz. Lehenengo martxa antolatu genuen 2008an.
Aurtengo ibilbideak zelako ezaugarriak ditu?
Aurten antolatu dugun ibilbideak 30 kilometroko luzeera du eta maila tekniko erdi-altua behar da martxa osoa arazorik gabe egiteko. Hala ere, 14 urte baino gehiago izan behar dituzu martxan parte hartzeko. 9:30ean martxari hasiera emango diogu, Arespalditzatik abiatuz Murgako bidea hartuko dugu. Gero Zuhatzarantz jaitsiko gara eta Zerrabeko Okindegian mendirantz joko dugu Lantenoko “La Blanca”-ko bidean, martxako lehenengo igoera osatuz.
Mendi tontor honetan, Okondoko Otaola bidea jarraituko dugu bailarako panoramika politekin gozatuz. Jaitsiera amaitzerakoan, Okondoko hilerriko aparkalekuan denek indarra hartzeko janaria eta edariak jarriko ditugu. Ondoren, Pagolar tontorreko igoera luzea igoko dugu antena handiaren oinetik pasatuz, pasaia politak ikusi eta gero, martxa bukatzeko Arespalditzara itzuliko gara.
Aurreko edizioekiko bada berrikuntzarik?
Bai, Aiarako paisaiak puntu desberdinetik ikusteko helburuarekin ibilbidea urtero aldatzen dugu . Horrez gain, urte honetan partehartzaile guztiok zenbait opari izango dituzte: galtzerdiak, kamiseta eta kirol denda bateko tiket deskontua. Bestalde, zozketa bat egingo dugu: argazki kamerak, bizikleta bat, erlojuak, eta gure web orrialdean ikusi dezakezuen beste zenbait opari: www.bttrespaldiza.com.
Zenbat jendek parte hartzea espero duzue?
Urtez-urte partehartzaile kopurua igotzen ari da, iaz adibidez 150 pertsonek parte hartu zuten. Aurten izen-ematea 200 pertsonetan mugatu dugu, hala ere 250 pertsona jasotzeko prestatu gara. Parte hartzeko izen emateak, web orrialdetik igandean itxi ditugun arren, martxaren egunean Arespalditzan bertan apuntatu ahal izango zarete 8:30tik 9:30etara.
Hara gerturatzen denak zerekin egingo du topo?
Ibilbide eta Aiarako panoramika politaz gozatu ahal izango duzue, eta martxa bukatu ondoren jateko txorizo pintxoak eta edariak izango dituzue.
Martxan parte hartu edo ez zalantzan dagoenari zer esango zenioke?
Ondo pasatu nahi baduzu, bizikleta gustatzen bazaizu eta gure mendiak ezagutu nahi badituzu, etorri eta gozatu!