ONINTZE GERRA (Amurrio 1974) Aresketa ikastolako lehendakaria da. Igandean ospatuko dute bertan Araba euskaraz jaia. Aiaraldea Irratian azaldu ditu jaiaren eta ikastolaren nondik norakoak.
Nolako eragina izan du Araba Euskarazek Aresketa ikastolan?
Eragin garrantzitsua. Guretzat oso inportanteaa da aurten Araba Euskaraz hemen ospatzea. Batetik euskarak duen garrantziagatik, eta bestetik diruagatik. Ikastola handitu behar dugu.
Ikasturtean zehar hamaika ekitaldi egin dira. Nolakoa izan da jendearen partehartzea?
Oso positiboa. Ekitaldiak prestatzeko ikastolak ikasleen gustuak kontuan hartu ditu. Kontzertuak hautatzean Amurrioko jendearekin kontatu da, guretzat oso garrantzitsua da parte hartzaileak amurrioarrak eta ikasle oihak izatea. Horregatik, oso pozik gaude. Ea zelan ateratzen den!
Zein da ikastolaren argazkia gaur egun?
Gaur egun 568 ikasle ditugu. Horri irakasleak, pedagogoak, administrazioko langileak... gehitu behar zaizkio. Jende asko dago eta txiki geratu zaigu eraikina.
Hezigunea handitzea noizko aurreikusi duzue?
Arkitektoarekin hitz egin dugu jada, ekainaren amaieran hasiko gara obrekin. Bi gela berri egingo ditugu. Dena den, udaletxearekin harremanetan ari gara, etorkizun batean akaso beste leku batera joango garelako. Ikastola txiki geratu zaigu, ikasle asko daude eta datorren ikasturterako hala konponduko gara baina gela gehiago behar ditugu.
Euskarari dagokionez, Araba euskarazek utzi al du markarik?
Arabaldean bai. Euskara bultzatzea oso garrantzitsua da. Amurrion jende askok daki euskaraz baina gutxi erabiltzen da. Horretan gaude eta ea lortzen dugun!
"Mihian kili-kili euskaraz ibili" leloa aukeratu duzue. Zer nahi izan duzue adierazi?
Euskaraz hitz egiten dugunean gure barnean zerbait sentitzen dugula, polita dela eta saiatu behar garela. Harremanak ezberdinak izaten dira euskaraz. Horregatik erabaki genuen lelo hori, oso adierazgarria zelako guretzat.
Zergatik da garrantzitsua Amurriora gerturatzea?
Eguraldi oso ona egingo duelako. Euskaraz hitz egin behar dugu, sekulako festa antolatu dugu, oso giro polita egongo da. Guretzat oso garrantzitsua da jende asko etortzea, ondo pasatzea, herria ezagutzea... eta batez ere, euskaraz hitz egitea. Jende guztia gonbidatzen dugu Amurriora etortzera! Derrigorrezkoa da Amurriora etortzea!
Eta igandetik aurrera, zer?
Garrantzitsuena euskara bultzatzea da, igandetik harago ere. Gure hitzkuntza da eta zaindu behar dugu. Hortik aurrera, kontuak atera eta ikastola handitzen saiatuko gara, jendeari behar dituen zerbitzuak emateko.