Hasi dira Araba Euskarazerako muntaketa lanak

Igandean ospatuko da Amurrion aurtengo Araba Euskaraz jaia. Bildutako diruarekin Aresketa ikastolako eraikina handituko dute. "Ikastola gainezka dago, bi gela berri behar dira datorren urterako. Horiek egin ahal izateko erabiliko da aurtengo Araba euskarazeko dirua. Gainezka dago eta behar-beharrezkoa da, hori gabe ikasleak ez baitira sartzen", azaldu du Anjel Olalde festaren koordinatzaileak.

Muntaia, abian

Igandean ospatuko da Amurrion aurtengo Araba Euskaraz jaia. Bildutako diruarekin Aresketa ikastolako eraikina handituko dute. "Ikastola gainezka dago, bi gela berri behar dira datorren urterako. Horiek egin ahal izateko erabiliko da aurtengo Araba euskarazeko dirua. Gainezka dago eta behar-beharrezkoa da, hori gabe ikasleak ez baitira sartzen", azaldu du Anjel Olalde festaren koordinatzaileak.

Muntaia, abian

Atzo hasi zen muntaia. Bidea, ordea, duela urte bat hasi zuten, kamiseta berdeak jantzita Amurrioko jaietan egindako argazki erraldoiarekin. "Urtean zehar gauza asko egon dira. Ibilbidearen diseinua, ikuskizunak... 2005eko Araba Euskarazeko oinarri sendoak jarri zituen eta errazagoa izan da nire ustez", erantsi du.  Egitaraua eta jaia prestatzeko zortzi batzorde aritu dira lanean: ibilbidea, salmenta eta dendak, ekonomia, ikuskizunak, protokoloa, tonbola, garbitasuna, segurtasuna... Eguneko megafonia eramateko beste lantalde bat egoten da, baina aurten Aiaraldea Irratiak hartu du ardura hori; egun osoan zuzeneko irratsaioa egingo dute. "Hasieran jende gutxi zegoen batzorde bakoitzean baina potolotzen joan da. Igandean 500 laguntzailetik gora ibiliko dira lanean, potentea izango da eguna".

Jasoketa astelehenean izango da: "Amurrio garbi geratu behar da, ez da nabaritu behar Araba euskaraz jaia egon denik. Herrian euskara izan dela protagonista izan behar da sentsazioa". Edonork laguntzeko gogoa izanez gero asteazkenetik aurrera Aresketa Ikastolara jotzeko deia luzatu dute: "Izena eman, beti egongo da lan egin nahi duenarentzat zeregina. Astelehenan jasoketa momentuan jendearen parte hartzea eskertuko genuke".

Jaiari dagokionez arrakastatsua izatea espero du Olaldek. Laudioko edizioa erreferentziatzat hartuta trenez 14000 pertsona hurbilduko direla kalkulatu dute. Herri ezberdinetatik jendea etorriko dela ere argi du, autobus mordoa antolatu baitira Euskal Herri mailan. Nola trenez hala autobusez garraio publikoaren zerbitzua areagotuko da: "Jendearentzat erosoagoa da, herri erdian utziko baitute jendea".

Ibilbidea aztertuta lasaia dela dio: "Bi makrogune egongo dira, parkea eta Reforra". Amurrioko plaza, parkea, irrien lagunak eta gazte gunea izango dira festaren eremu. Olalderen aburuz, euritakoa baino eguzkitako krema eraman beharko da, "eguraldia aspaldi enkargatu genuen".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide