Mila esker Xabier!

Pena eta poza elkartzean malkoa esker txorrot bihurtzen da. Hunkitu egin naiz Xabier Amurizaren agur bertsoa entzutean, 75 urte bete dituenean plazatik erretiratuko dela jakinda. Debeku ororen gainetik zenbat aldiz eta zenbat lekutan zabaldu ote duen lau haizetara euskara eta bertsoa. Baita Aiaraldean ere.

Gogoan dut oraintsu Serapio Lopez baranbioarrari Hala Bediko Bertxoko irratsaioan egindako elkarrizketa batean rapeatzen Xabier Amurizarekin ikasi zuela esan zuela. Edo, Pedro Mari Bizkarguenagak eskualdean zenbat bertso eskola egin zituen harekin kontatu izana. Aitak ere kariño handiz agurtzen zuen beti. 

Errimen hiztegia, liburuak, doinuak.. Ez digu ondare makala utzi Xabier Amurizak arabarroi ere. Urte guzti hauetan zazpigarren alaba ere ez du ahaztu. Berarekin ikasi dugu Espainian behera dagoela Zamora. Baita beste hamaika k@ntu ere. Horregatik, umiltasun eta maitasun osoz mila esker urte hauetan hainbeste herri, elkarte eta pertsonari egindako ekarpenagatik!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide