Zabalik dago Laudio Herria Herri Lasterketan apuntatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko abe. 19a, 16:52

Hamargarren edizioa izango du aurten Laudio Herria Herri Lasterketak. Basalarrina eta Euskarri elkarteek antolatzen dute proba, EH Kirola eragilearekin elkarlanean. Krossa 11:30ean abiatuko da Lamuza plazatik, eta 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Izena emateko bi modu aurkeztu dituzte: Olympus kirol dendara bertaratzea edo www.herrikrossa.eus webgunean apuntatzea.

Hamargarren edizioa izango du aurten Laudio Herria Herri Lasterketak. Basalarrina eta Euskarri elkarteek antolatzen dute proba, EH Kirola eragilearekin elkarlanean. Krossa 11:30ean abiatuko da Lamuza plazatik, eta 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Izena emateko bi modu aurkeztu dituzte: Olympus kirol dendara bertaratzea edo www.herrikrossa.eus webgunean apuntatzea. Abenduaren 31 baino lehen animatzen direnek 10€ ordaindu beharko dituzte, urtarrilak 27 aurretik egiten dutenek 12€ eta egunean bertan dabiltzanek 15€.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide