Aiaramendi Korrikalariak taldeko kideek hainbat probetan hartu dute parte azken bi asteburuetan. Oiane Del Vallek, esaterako, Basahuntza zirkuituko sailkapen orokorrean hirugarren postuan kokatzea lortu du, eta Fontso Manterolak seigarren.
Bestalde, Iñaki Isasi eta Fontso Manterola San Antonio de Etxebarriko X-XTREME txapelketan aritu ziren, 13 kilometroko ibilbidea burutuz, 400 metroko desnibelarekin. Isasik seigarren bukatu zuen lasterketa 51 minutu eta 12 segunduko markarekin; eta Manterolak hamalaugarren (52'52).
Carbalho, Madrilen hirugarren
Iñigo Carbalho, berriz, San Agustin de Guadalixen izan zen iragan asteburuan, Madrilgo Taktika Trail Kopako azken proban lehiatu asmoz. Beteranoen mailako hirugarren postua lortu zuen 20 kilometro eta 900 metroko desnibela atzean utzi ostean. Helmugan sartzen seigarrena izan zen Carbalho, lasterketa hasi eta ordu bat eta 46 minutura.
Kepa Vallejo Ugartek, bere aldetik, Donostiako Maratoi Erdian parte hartu zuen. Aiaramendik sare sozialetan zabaldu duenez, ordu bat, 12 minutu eta 50 segunduan bukatu zuen ibilbidea; 10. postua eskuratuz.