Amurrioko Elur taldeak hasi du eski denboraldia. Jon Aspuruk adierazi duenez, bi astero egingo dituzte irteerak. Abenduaren 7tik 11ra izango da lehendabiziko txangoa. Baqueira izango dute aurreneko geltokia, Viella, hain zuzen. Bidaiaren prezioa 360 eurokoa da, autobusa, lo lekua, gosaria, afaria eta forfaita barne.
Izena emateko www.elurtaldea.com atariko formularioa bete behar da, eta banketxean tdiru sarrera egin. Ostiralera arte egongo da izena emateko epea zabalik. Txangoa adin oroko herritarrei zuzendua dago, baina 18 urtetik beherakoek gurasoen baimen orria eraman beharko dute.
Ibilaldien eski geltokiak irteera eguna baino 15 egun lehenago erabakiko dituzte: “Egutegia finkoa da, baina tokia eguraldiaren aurreikuspenaren arabera aukeratzen dugu, elur kopuruaren arabera”. Urtarrilaren 6an egingo dute bigarren joan-etorria. Martxoa amaitu artean, beraz, eskiatzera joateko aukera bat gehiago izango dute aiaraldearrek. “Elurra baldin badago apirilera arte luzatuko dugu denboraldia”.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide