Bigarren sailkatu da Ibone Sanchez Ondarroako triatloian

Ibone Sanchez (Laudio, 1989) kirolariak bigarren postua eskuratu du Ondarroako triatloian (Bizkaia). Proba larunbatean jokatu zen. Distantzia olinpikoa zuen lehiaketak. Lehendabizi igerian 1'5 km egin behar izan zituzten, ondoren  42 km bizikletan eta azkenik 10'5 km korrika. "Baina uraren tenperatura hotzegia zenez, igeriketako sektorea laburtu zuten 750m-ra", azaldu du laudioarrak.

Ibone Sanchez (Laudio, 1989) kirolariak bigarren postua eskuratu du Ondarroako triatloian (Bizkaia). Proba larunbatean jokatu zen. Distantzia olinpikoa zuen lehiaketak. Lehendabizi igerian 1'5 km egin behar izan zituzten, ondoren  42 km bizikletan eta azkenik 10'5 km korrika. "Baina uraren tenperatura hotzegia zenez, igeriketako sektorea laburtu zuten 750m-ra", azaldu du laudioarrak.

Ibone Sanchez igerilaria izandakoa da. Horregatik, azken orduko aldaketak kaltetu zuela dio: "Igeriketa delako nire punturik fuerteenetarikoa, baina halere gogotsu irten nintzen ta uretatik beste neska batekin batera, lehenak atera ginen, bi minutuko aldea genuen besteekiko". Bizikleta hartzerakoan fuerte ekitea erabaki zuen, Lekeition gainontzeko lasterkariek harrapatuko zutela uste baizuen. "Halere, Lekeitiora iritsi, atzera begiratu, eta ez nuenez neskarik ikusi, aurrera jarraitzea erabaki nuen, sentsazio onak aprobetxatuz", erantsi du.
Sanchezen esanetan ibilbidea " nahiko gorabeheratsua" eta "gogorra" zen. Ondarroarako bidean, bi minutuko tartea atera zien. Alabaina, Ana Casaresek korrika gailenduta eta aurreneko zeharkatu zuen helmuga. "Bederatzigarren kilometroan harrapatu eta pasa ninduen, helmugan 14 segundoko aldea besterik ez zidan atera". Horrek, pena eman ziola dio, lasterketa gehiena bakarrik egin zuen-eta. Hala ere, Ondarroan bizitakoari itzela deritzo: "Jendearen animoak, giroa... esperientzia oso oso polita izan zen, asko ikasi nuen.Gainera, jasotako sarien artean, Ondarroako arrain freskoa eman zidaten, opari ezin hobea!".
Egun, Zumarraga-Urretxuko Urola triatloi klubean dabil Sanchez. Hurrengo txapelketa asteburu honetan izango du, Xixonen: "Espainiako txapelketa autonomikoa da eta Euskadiko Selekzioarekin noa beste 5 neska ta 6 mutilekin. Gogotsu goaz eta ahalik eta hoberen egiten saiatuko gara!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide