Jarraipen zabala eta lasaitasuna nagusi greba orokorrean

Goizeko 05:30ean hasi dira pikete informatiboak enpresa ezberdinetan. Aurrenekoz, nork bere lantegira jo du grebaren arrazoiak azaldu eta lankideei mobilizatzeko deia luzatzeko. Laudioko Guardian lantegiko langileen esanetan, zerbitzu minimoetaz gain 15 bat behargin joan dira lanera. Guztira 600 lagunek osatzen dute bertako langilegoa, beraz, greba orokorrak eragin handia izan duela nabarmendu dute.

Goizeko 05:30ean hasi dira pikete informatiboak enpresa ezberdinetan. Aurrenekoz, nork bere lantegira jo du grebaren arrazoiak azaldu eta lankideei mobilizatzeko deia luzatzeko. Laudioko Guardian lantegiko langileen esanetan, zerbitzu minimoetaz gain 15 bat behargin joan dira lanera. Guztira 600 lagunek osatzen dute bertako langilegoa, beraz, greba orokorrak eragin handia izan duela nabarmendu dute.

Aiaraldeko grebalariak Laudioko Gurutze Gorrian elkartu dira 06:30ean. Bertan, bi taldetan banatu dira Laudio eta Amurrioko industriaguneetara joateko. Amurrioko Aldaiturriaga poligonoan enpresa gehienak itxita egon dira. Baita Laudioko Arza industriagunean ere. Laudioko Lidl eta Gardeako enpresa batean langile batzuekin eztabaida eta tentsio uneak egon dira. Ertzainek Laudion kamaraz banan-banan grabatu dituzte grebalariak.

Amurrion Inauxa, Gometegi, Colsa, Kider eta JEZ enpresak itxita daudela adierazi dute sindikatuek. Amurrioko udaleko langileen %85ak egin du grebarekin bat. Banketxe eta supermerkatuek pikete informatiboak pasa ostean ixtea erabaki dute. Horien artean daude Eroski, Berriak eta Dia.

Okondon eta Artziniegan oso eragin txikia izan du grebak. Orohar, normaltasuna dela nagusi adierazi dute herritarrek. Urduñan BBK eta supermerkatu bat baino ez da ireki. Alabaina, grebalarien azalpenak eta gero grebarekin bat egin du banketxeak.

Zortzi identifikatu

Murgako industriagunean lau gazte identifikatu dituzte. Laudioko herrigunean, berriz, bi. Horrez gain, azpimarratzekoa da Aiaraldea Komunikazio Leihoko bi kazetari identifikatu eta irudien erabileraren arduradun pertsona horiek direla egotzi izana.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide