PPk ez beste alderdi politiko guztiek eskatu dute Garoñaren itxiera

Laudioko EAJ eta PSEk Garoñaren itxiera eskatzeko urgentziazko mozioa sartu dute udalbatzan. Izan ere, ostiralean, Garoña zentral nuklearraren funtzionamendua urte bat gehiago luzatzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak. Bilduk, mozio alternatibo bat eraman zuen udalbatzara, baina alderdien arteko adostasun nagusiaren aurrean bost minutuko atsedena eskatu zuten EAJ eta PSEk aurkeztutako testua osatu eta mozio bakarra bozkatzeko.

Jarrera ezberdinak

Laudioko EAJ eta PSEk Garoñaren itxiera eskatzeko urgentziazko mozioa sartu dute udalbatzan. Izan ere, ostiralean, Garoña zentral nuklearraren funtzionamendua urte bat gehiago luzatzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak. Bilduk, mozio alternatibo bat eraman zuen udalbatzara, baina alderdien arteko adostasun nagusiaren aurrean bost minutuko atsedena eskatu zuten EAJ eta PSEk aurkeztutako testua osatu eta mozio bakarra bozkatzeko.

Jarrera ezberdinak

PP izan zen Garoñaren itxiera eskatu ez zuen alderdi bakarra. Paula Cuesta alderdi popularreko zinegotziak abstentzioa adierazteko arrazoiak azaldu zituen: "Biltzar Nagusietako bilera itxarongo dugu zehazki Garoñaren berme eta kalteak jakin arte. Biltzar Nagusietako informazio jasotzean erabakiko dugu alde edo kontra gauden". Gainontzeko ordezkari instituzional guztiek -Omniak, PSEk, EAJk eta Bilduk- Garoñaren itxiera eskatzen zuen mozioa babestu zuten.

Aroa Cerrada zinegotzi jeltzaleak erabakia ulertezina dela adierazi zuen: "Hasieran 25 urterako sortu zen eta 45 urte daramatza martxan. Segurtasun arazoak ditu, beraz, ez dugu ulertzen urte bateko prorroga luzatzea zentralari". Haatik, legez aurreikusi bezala 2013ko uztailaren 6an ixteko exijitu zuen. Arabako Foru Aldundiari eta Javier de Andres diputatuari publikoki oposizionatzea eskatu zioten.

Txaro Sarasua PSEko ordezkariak zentral nuklarra ixteko arrazoi bikoitza dagoela nabarmendu zuen, proiektuaren eta pertsonen segurtasuna ez baitu bermatzen. "Ez du ekonomikoki ez energetikoki ezer aportatzen". Horregatik, Nucleonor enpresak, Espainiako gobernuak eta segurtasun nuklearraren batzordeak hartutako erabakia okerra dela erantsi zuen: "Erabakia ez da hartu herritarren eskaera eta energia paortazioa aintzat hartuta. Arabar guztiek ixtea nahi dugu. Garoña aurreikusi bezala ixteko borrokan jarraituko dugu".

Koldo Zabala Bilduko zinegotziaren aburuz, benetako negoziazioa alderdien egoitzetan edo energia enpresetako bulegoetan eman da: "Energia enpresetako nominetan dauden politikari oihak ikustea besterik ez dago. Nucleonorrek postibotzat jo du erabakia, gogoratu du luzapen horrek baimena emango diola zentralaren abiatzea luzatzeko. Guretzako antzerki eskasa izan da". Araba Garoñarik Gabe plataformak asteburuan prebarikazioa egotzi zion  Espainiako gobernuari. Zabalaren iritziz, beharrezkoa da Nuceonor zer den aztertzea: "Iberdrola eta Endesak osatzen dute. Jose Maria Aznar eta CIUko ordezkaria ere enpresa horietan daude".

Frackinga

Nerea Gonzalez Omnia plataformako zinegotziak ere PSE eta EAJk aurkeztutako eskaerarekin bat egiten zutela azpimarratu zuen. Alabaina, plataformaren izenean EAJri frackingari Garoñari adina garrantzia emateko eskatu zion, teknikak sortzen dituen kalteak frogatuta daudela argudiatuta. Maider Basterra jeltzaleak EAJ frackingaren kontra askotan azaldu dela erantzun zion; "sartutako mozio alternatibo eta orijinal guztiak ikustea besterik ez dago".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide