"Urduñak merezi du" plataforma aurkeztu dute

Atzo eguerdian egindako agerraldian aurkeztu zuten "Urduñak merezi du" plataforma. Murrizketen aurrean hiriarentzat irtenbide duina lortzea dute helburu, "gehiago zorpetu ez dadin".  

Adierazi dutenez, inolako alderdi politikorekin loturarik ez duten herritar talde bat dira. Asteazkenero elkartzen dira 18:30ean kultur etxean. 

Atzo eguerdian egindako agerraldian aurkeztu zuten "Urduñak merezi du" plataforma. Murrizketen aurrean hiriarentzat irtenbide duina lortzea dute helburu, "gehiago zorpetu ez dadin".  

Adierazi dutenez, inolako alderdi politikorekin loturarik ez duten herritar talde bat dira. Asteazkenero elkartzen dira 18:30ean kultur etxean. 

Izan ere, Urduñak 5,4 milio euroko zorra du finantza erakundeekin. Udalak, 546.000 euroko idefiiztarekin itxi ditu kontuak gastu arrunta miloi bat eurotan murriztu bada ere. Egoeraren aurrean Bizkaiko Diputazioak proposatutako konponbidea Aduana bainuetxea saltzea da, udal ondasunetako bat: "Hain zuzen re eraikinhorren obraren zenbatekoak izugarri eign zuen gora eta gauza bera gertatu zen beste hiru obrekin ere. Guztiara lau izan ziren 4,1 milloiki aurrekotnuan jasotako obrak (Aduana, Arbieto Futbol-zelaia, golf eskola eta bolatokia), baina azkenean udaleko diru kutxatik 8,4 miloi ordaindu ziren".

Zorrek ondorio negatiboak dituztela herritarren egunerokotasunean erantsi dute: "Hiria hlzorian dago: baliabiderik gabe, gizarte zerbitzuak galtzeko arriskuarkein, lanpostuak galtzear, azpiegitura hondatzen... Gure bizi kalitatea hobetzeko proiektu berriak aurrera eraman ezinean gaude".

Horregatik, plataformatik instituzio eta erakudne guztien inplikazioa eskatzek olanean jarraituko dtuela argi utzi dute: "Egungo egoerarari konponbidea bilatze eta gure hiriari lagutnza emate aldera. Urduñak merezi du, eta urduñarrok merezi dugu".

Udal adierazpena

Plataformak atxikimendua eman ido azken osoko bilkuran onetsitako adierazpenari, Urduñako beste elkarte eta taldeekin batera. Bihar, maiatzak 27, 19:00etan emango du udalak prentsaurrea.

Ekimenak

"Urduñak merezi du" plataformatik hemendik aurrera asteazkenero 18:15etan udaletxeko arkupeetan kontzentrazioa egingo dutela jakinarazi dute: "Horrela, aurretik pasatzen den orok ikusiko giatu eta Urduñaren alde mobilizatzeko eguna dela gogoraraziko diogu. Ondoren, 18:30ean kultur etxean elkartuko gara gogotsu lan egiteko eta jarduera-neurri berriak zehazteko".

Portugaleten gaur ospatzen ari diren Ibilaldia festan ere protesta egin dute. Eta, araba euskarazen mobilizazioa egitekoak direla aurreratu dute. Bestalde, Diputazioan nahiz Eusko jaurlaritzan ordezkatutako alderdiei elkarrizketa eskatuko dietela gaineratu dute, "baita engaiatutako beste erakunde batzuei ere".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide