Instituzioek, eragileek eta herritarrek hilketa matxista salatu dute

Gaur goizaldean Laudion izandako hilketa matxistaren aurrean Orozkon, Laudion, Amurrion, Urduñan eta Arakaldon ekimen ugari egin dira. Orozkon, 18:45ean ez-ohiko udalbatza deitu dute, eta 19:00etan kontzentrazioa. Gazte mugimenduak bat egin du deialdiarekin.

Laudion, aldiz, 14:00etan herri eragileen asanblada egin dute. Bertaratu direnek genero indarkeria salatzea ez dela instituzio eta alderdi politikoen lana soilik nabarmendu dute. Hala, datozen egunetan indarkeria matxistaren aurrean nola jokatu zehaztuko duen herri hitzarmena egitea erabaki dute.

Gaur goizaldean Laudion izandako hilketa matxistaren aurrean Orozkon, Laudion, Amurrion eta Arakaldon ekimen ugari egin dira. Orozkon, 18:45ean ez-ohiko udalbatza deitu dute, eta 19:00etan kontzentrazioa. Gazte mugimenduak bat egin du deialdiarekin.

Laudion, aldiz, 14:00etan herri eragileen asanblada egin dute. Bertaratu direnek genero indarkeria salatzea ez dela instituzio eta alderdi politikoen lana soilik nabarmendu dute. Hala, datozen egunetan indarkeria matxistaren aurrean nola jokatu zehaztuko duen herri hitzarmena egitea erabaki dute. 19:30ean ez ohiko udalbatza egingo dute, eta ondoren, kontzentrazioa.

Arakaldoko udalak ere erasoa salatu du. Amurrion, aldiz, 19:00etan kontzentrazioa egin dute.

Eragile sozialak

Parekidetasunaren aldeko Aiarako Biok gizon taldeak hilketa gaitzetsi eta salatu du: "Emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren ondoriorik larriena da". Gaineratu dutenez, erasoaren arrazoia ez da naturala, kutlurala, soziala, politikoa... baizik. "Matxismoa eta sexismoa gure gizartean hedatuta dago. Era honetako hilketak onartezinak dira". Haatik, erasoa salatzeko deialdietara bertaratzeko eskatu diete herritarrei.

Euskal Herria

Eusko Legebiltzarrean ere Laudioko hilketa gaitzetsi dute, gaur goizean, osoko bilkura hasi baino lehen. Minutu bateko isilunea gorde dute. Emakundek, Iñigo Lamarka arartekoak  eta  EHbilduk ere egin dute salaketa. Euskal Herriko emakumeen mundu martxak bihar kontzentrazioa egingo du Donostin. Irunen ere mobilizazioa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide