"Mutil eta nesken artean aintzina ez ziren jolas berdinak erabiltzen"

GORKA LARREA (Urduña) Adratan elkarteko kidea da. Asteburuan, antzinako jostailuen erakusketa egin dute kultur etxean. Ehun pertsona inguru elkartu dira. Besteak beste, jostailuak ikusi eta jokoak ezagutzeko parada izan dute.

Antzinako jostailuen erakusketa egin duzue asteburuan. Nola joan da?

Primeran. Pila bat jende etorri da, antzinako jostailu eta joko asko gogoratzen zituzten. Gure helburua, jendea bildu eta nagusienek antzinako jolasa nolakoak ziren azaltzea zen.

GORKA LARREA (Urduña, 19XX) Adratan elkarteko kidea da. Asteburuan, antzinako jostailuen erakusketa egin dute kutlur etxean. Ehun pertsona inguru elkartu dira. Besteak beste, jostailuak ikusi eta jokoak ezagutzeko parada izan dute.

Antzinako jostailuen erakusketa egin duzue asteburuan. Nola joan da?

Primeran. Pila bat jende etorri da, antzinako jostailu eta joko asko gogoratzen zituzten. Gure helburua, jendea bildu eta nagusienek antzinako jolasa nolakoak ziren azaltzea zen.

Ideia, elkarteko batzar batetik atera zen; jende nagusia dagoenez haien garaiko jolasetaz hizketan hasi ziren behin. Joko horiek berreskuratu eta praktikan jartzea interesgarria iruditu zitzaigun. Horregatik, eskoletara ainton-amonek betetzeko paper bat bidali genuen eta horrela joan da dena .Kultur etxean egindako ekitaldian herritarrek hartu zuten parte, asko animatu ziren txikitako jolasak azaltzera. Hori zen helburua. Gure lana hori batzea da. Abestiak... ere egon ziren.

Zenbat jolas bildu dituzue?

Zenbakia ez nuke esaten jakingo, baina 50 inguru. Gehienak imajinazioarekin sortutakoak izan dira, errustikoak, uztai edo makilekin egindakoak. Animalien hezurrekin egindako tabak...

Erakusketaren aurkezpenean ehundik gora lagun pasa ziren ikustera. Ostiralean eta larunbatean egon da bakarrik zabalik, hasiera batean ez genuelako aurreikusten erakusketa egitea. Elkartearen lana jolasak batu eta azaltzea baino ez zen, baina harrera ikusita erakusketa egitea erabaki genuen.

Bildutako informazio eta materialarekin zer egingo duzue?

Aurrera begira, jokoekin jaso dugun informazioa batu eta lantzeko asmoa dugu, agian egunen batean liburu edo artikuluren batean argitaratzeko. Umeekin plazan jolas horiek erabiltzea ere nahiko genuke.

Antzinako jolasetatik zer nabarmenduko zenuke?

Jolasak oso aktiboak zirela, oso basatiak. Umeek batak bestearen gainetik salto egiten zuten, tarteka mina hartzeraino. Mutil eta nesken artean aintzina ez ziren jolas mota berdinak erabiltzen; neskenak suabeagoak ziren: gomak, sokak, kromoak, panpinak...

Gaur eguneko jokoekin alderatuta zein ezberdintasun nabarmenduko zenituzke?

Gaur egun inork ez du bere joko propioa egiten, umeek haien kontsola hartzen dute. Lehen egiten zena bakoitzak imajinazioari ematea zen: jokoa pentsatu, egin eta jolastea.

Urduñako Turismo bulegoan postontzia jarri duzue. Zertarako?

Jendeak gogoratzen dituen jokoak, abestiak... paper batean idatzi eta pilatzeko. Turismo bulegoan datuak batzeko fitxa jarri dugu. Edozein jokoren ezaugarri edo bitxikeriak jaso nahi ditugu. Dena batu eta ea zer egin dezakegun horrekin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide