"Oihanean igarotako asteak guztiz ahaztezinak izan dira"

ANDERE MENDIBIL (1988, Laudio) Perun ibili da azken sei hilabeteetan albaitari lanetan. Beka baten bidez joan zen, eta esperientzia profesional eta pertsonal izugarria ekarri du.

Azken sei hilabeteak Perun eman dituzu. Nolatan joan zinen? Nolako esperientzia izan da?

ANDERE MENDIBIL (1988, Laudio) Perun ibili da azken sei hilabeteetan albaitari lanetan. Beka baten bidez joan zen, eta esperientzia profesional eta pertsonal izugarria ekarri du.

Azken sei hilabeteak Perun eman dituzu. Nolatan joan zinen? Nolako esperientzia izan da?

Unibertsitateko lagun nagusiagoek gomendatu egin zidaten. Hasieran ez neukan beka eskatzeko intentziorik, baino jende askok esan zidan beraien bizitzako esperientzia izan dela, ta animatu egin nintzen. Arrazoia eman behar diet, ez nuen espero hain ona izatea. Profesionalki eta pertsonalki asko erakutsi dit, bai egoerak eta baita hango jendeak ere.


Zertan ezberdintzen dira Peru eta Euskal Herria?


Niretzako bi mundu izan dira. Nik sei hilabete pasa ditut han eta nahiz eta ia beti Liman egon, Amazonaseko oihanean eta Andeetan ere egon naiz;, eta nire ustez ez dauka zer  ikusirik.

 Nik uste atzerritar guztiek Lima kaotikoa dela pentsatzen dutela, 10 milioi biztanle daude hirian bakarrik, eta bizimodua, gehienetan ez da gurea bezain antolatua.  Hiritik kanpo eta oihanean zer esanik ez...Jendearen izaera ere ez da hemengoa bezalakoa. Bizimodua eta kultura desberdina da. Askotan bai ni eta bai haiek harritu egiten ginen besteen ideiengatik. Hala ere, euskaldunak estereotipo europearrean ez garela sartzen ohartu dira, beraiek esandakoaren arabera ez gara hain hotzak eta urrunak.
Zerk harritu zaitu gehien Perutik?

Lurraldeak berak asko harritu nau, ikusi dudan zati txikitxoak. Oihanean igarotako asteak guztiz ahaztezinak izan dira, baino denborarekin hiria  maitatzen be ikasi dut, bere trafiko kaotikoarekin, kaleko saltzaileekin, merkatuekin... Hala ere, gehien harritu nauena jendea izan da, jendearen eskuzabaltasunak mirestuta utzi ninduen, izan ere lehenengo egunetik laguntzeko prest egon dira, bai eguneroko jendea eta baita bidaian topatutakoak ere. Ni etxean moduan sentitu egin naiz eta argi daukat familia bat utzi dudala han.

Albaitari zaren heinean, animalien erabilera edo arrakasta aldatzen al da lurralde batetik bestera?
Perun  bizitza maila oso ezberdinak daude, ta horren arabera animaliak gehiago edo gutxiago zaindu egiten dituzte. Jende dirudunak animaliak hemen bezala zaintzen ditu, txertoak jarri, errebizioak egin... baino gehiengoak ez du aukera hori, eta nahiz eta askok ahalegina egin, askotan animaliak ez dira ondo zainduta egoten ta oso gaixo daudenean bakarrik joaten dira albaitarira, jabea baldin badute. Nik uste pixkanaka, hemen gertatu zen moduan, jendeak kontzientzia gehiago eukiko duela ta gero eta hobe zainduko direla animaliak osasun arloan. Albaitariek intentzio hori daukate gutxienez.

Oihanean berriz, animalien zainketa ezinbestekoa da ta milaka neurri hartu dira bertako ekosistema mantentzeko.
Albaitari eta gazte bezala nola ikusten duzu lan munduan etorkizuna?

Ba gainontzeko arloetan bezala  ez dago oso erraz, jendeak gero ta gutxiago eramaten ditu animaliak albaitarira diru faltagatik ta hori igarri egiten da lan gutxiago dagoelako. Baina beno, nik nire aldetik ahaleginak egingo ditut lana aurkitzeko  eta ia zortea dudan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide