Herrian praktikatzen diren kirol gutxituak ezagutarazteko asteburua antolatu dute

Kirol gutxituen astea egingo dute Orozkon asteburu honetan. Gaur hasiko da, 20:00etan Donibane Aretoan izango den solasaldiarekin. Begoñe Olabarriaren hitzetan Orozkoko kirolariek egiten duten lana ezagutaraztea da: "Herritarrek parte hartzen duten kirol gutxitu asko daude Orozkon". Zerrenda bat egin eta hiru aukeratu dituzte: mendi lasterketak, eskalada eta parapentea.

Hala, kirol hori praktikatzen duten herritarrekin hainbat astetan bildu ondoren bideo zein ekimena prestatu dute:"Egiten dutena erakutsiko dute, eta jendeak nahi duena galdetu edo esateko aukera izango du".

Hizlari guztiak orozkoarrak izango dira.Ibai Isusi eta Laurentzi Olabarriak eskaladaz hitz egingo dute: "Laurentzi ez da inoiz lehiatu, Ibai gaztea da eta zeresan asko du. Parapentean Andres Larrinaga eta Alejandro Tato egongo dira, Tato parapentean dabil, Andres ez. Mendi lasteketen arloan Jabi Olabarria eta Jesus Mari Perurena gonbidatu ditugu". Sei horiek, baina, kirol horien ordezkaritzat ditu Olabarriak: "Jende asko dago, baina dena kezin zirenez berbaldian sartu ordezkari gisa deitu ditugu. Guztiei adierazi nahi diegu esker ona". 

Kirol gutxituak, praktikara

Larunbatean, aldiz, kirol horiek gertutik ezagutzeko aukera egongo da: "Kiroldegian saio praktikoak antolatu ditugu". Ekimean 11:00etatik 14:00etara izango da. Besteak beste, kirolari horiekin bulderrekin aritzeko aukera, parapentea hurbiletik ezagutzekoa egongo da. Igande goizean, ordea, eguraldiak laguntzen badu mendi martxa egingo dute Mendiolatik Atabiora, "mendi korrikalariak laguntzeko prest egongo dira".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide