EZTIZEN ANGULO amurrioarrak irabazi du Amurrioko jaietako kartel lehiaketa. Aiara eta Urduñako jaietako iragarpen txapelketak ere irabazi izan ditu.
Amurrioko jaietako kartel lehiaketa irabazi duzu, pozik emaitzarekin? Espero zenuen?Oso pozik nago emaitzarekin, zorte handia da nere herriko jaietako kartel irabazlea izatea. Gainera duela gutxi Nezit Studio diseinu empresa berria sortu egin dut eta oso ondo datorkit promozio moduan nire lanak zabaltzeko.
Jaien alaitasuna, dinamismoa eta amurriotarren poztasuna irudikatu nahi izan ditut. Koadrilak jaien protagonistak bezala iguarrako moduan irudikatu izan ditut, guztiak bat eginda engranaje izango balitz bezala aurreratzeko bide onean.
Zer irudikatu nahi izan duzu afitxaren bidez?
Aurreneko aldia da lehiaketan parte hartu duzuna?
Amurrioko jaietako kartel lehiiaketan nere lehenengo aldia da, baina beste lehiaketetan bai parte hartu izan dut. Basauriko jaietan, Aiarakoetan eta Urduñakoetan. Aiarakoa birritan irabazi dut, eta Urduñakoa behin.
Zenbat denbora eta lan dago kartelaren atzean?
kartel baten atzean lan handia dago. Lehenengo pausua neretzako jaian murgiltzea da. Bigarrena herritarren eta bisitarien irtzia ezagutzea da.
Azkenean bozetoak eginez osatzen da kartela illustrator edo Photoshop programen laguntzaz.
Zein izan da saria?Zer egin horrekin pentsatu duzu ia?
Amurrion 800eurokoa izan da. Oso pozik nago diru laguntza honekin. Nere estudioa aurrera eramateko oso baliogarria izan da eta beste lehiaketaren batean parte hartzeko erabilgarria izango da.