"Batzuetan begirada bat aski da txakurragaz komunikatzeko"

JATSU GUARESTI (Amurrio, 1987) txakur hezitzailea da. Egun, Forun bizi da (Bizkaia). Etxez etxe txakur trebetzaile gisa aritzen da lanean, animaliak hezi eta izan ditzaketen arazoak, beldurrak, traumak... bideratzen.

Nondik datorkizu txakurrekiko zaletasuna?

JATSU GUARESTI (Amurrio, 1987) txakur hezitzailea da. Egun, Forun bizi da (Bizkaia). Etxez etxe txakur trebetzaile gisa aritzen da lanean, animaliak hezi eta izan ditzaketen arazoak, beldurrak, traumak... bideratzen.

Nondik datorkizu txakurrekiko zaletasuna?

Txikitatik txakurra izan dugu txakurra etxean. Ez dakit, harremana oso naturala izan da beti. Agian, aita eta amak kalean aurkitutako Pastor Aleman nahasketa batek (Lagun) etxeko eskileretatik behera bota ninduenetik txakurrak ulertzeko  jakinmina sortu zitzaidan… jaja! Oso txikia nintzen,ia ibiltzen ez nekien. Ordutik aurrera txakur bat bestearen atzetik etorri dira: Denja, Sid, Trapo, Nitra. Gaur egun 4 txakur dauzkagu etxean.

Txikitan albaitaria izan nahi nuen, animali guztiak gustatzen zitzaizkidalako, oraindik ere badut edozein animaliekiko lotura handia; baina bereziki txakurrak izan dira nire bizitzan hurbilen izan dudan animalia eta hortik abiatu dut nire etorkizuna. Txakurrek ikasteko daukaten ahalmena izan da benetan erakarri nauena eta horretan aritzen naiz gaur egun ilusio handiz.

 Animaliak hezteko zein da sekretua?

 Sekretua, ezin daiteke esan. Egia esanda, sekreturik ez dago, txakurra ondo ezagutu, txakurrarekin lotura handia izatea. Beragaz  denbora asko pasa eta jakin behar dugu txakurrak direla eta txakurrak bezala tratatu behar ditugula.

 Herri esaerak dio txakurrak pertsonen lagunik onenak direla; hala al da? Zergatik?

 Nik uste dut txakurra baldintzarik gabeko jarraitzaile leiala dela. Adibidez, askotan ikusten da txakurra tratu txarrak jaso ondoren,”beti” etxera bueltatuko dela janariaren bila. Honek adierazten digu zein puntutaraino baldintzatuta dagoen bere bizitza gurekiko.

Txakurra aintzinean ez zen maskota bezala erabiltzen, gizakiaren bizitza eta lana errazteko baizik.  Adibidez: artzai txakur bezala, ganadua mendian zaintzeko (mastinak), ehizarako (Pointer, Brako…), trineoagaz bidai luzeak egiteko (txakur nordikoak..), mundu osoan erabili izan dira txakurrak gizakiaren bizitza errazteko.

Beste aldetik, egia da, askotan, zure txakurrarekin lortzen den esteka edo lotura izugarri handia izan daitekela, eta konplizitatea %100era hel daitekela. Batzuetan begirada bat aski da txakurragaz komunikatzeko.

 Txakurrek kasu egiteko saritu eta zigortzea beharrezkoa da?

Txakurrak ez daukala kasu egin beharrik. Jakin, txakurrak otsoak bezala, animali taldekoiak eta hierarkikoak direla; hau da menperatze eta men egite erritualetan ezartzen dituztela beraien arteko harremanak eta guk jendartearen ingurunean sartzen ditugunean, txakurraren izaera propioa errespetatu eta kontutan izan behar dugu.

Askotan ikusten dugu txakurra etxeko jaun eta jabe egiten dela. Txakakur txikien kasuetan, batez ere, hau gertatzen da inoiz ez dutelako zuzenketarik izan.

Txakurrak kasu egiteko bion arteko erlazioa ona izatea ezinbestekoa da, eta zuzenketaren eta sariaren erakargarritasunaren arteko proportzionalitatean datza kasu egitea. Disziplina guztiz beharrezkoa da.

 Gutxik dute zure ofizioa ezagutzeko parada. Nolakoa da lan egun bat?

Nik etxez etxeko txakur trebatzaile bezala, egunero kasu desberdinekin aurkitzen naiz: oinarrizko obedientzia bat nahi duen jendeagaz, portaera arazoak dituzten txakurregaz... Era guztietako arazoak tratatzen ditut: txakur oldarkorrak, beldurtiak, fobiak edo traumaren bat dituzten txakurrak… Orduan, txakurraren beharra kontutan hartuz, klaseak planifikatu behar izaten ditut. Taldeko saioak ere antolatzen ditut, txakurren arteko erlazioak lantzeko eta jabeek konfidantza har dezaten taldea dela medio.

 Txakur hezitzaile bezala zein da zure amets edo erronka?

 Ametsik ez dut izan, ordez, txakurra ondo ulertzea izan da beti nire erronka. Ikasten hasi nintzenean, galdetu egiten zidaten norantza bideratu nahi nuen nire lana eta esaten nuena zen nik esperientzia eta jakinduria lortu nahi nuela ezer egiten hasi aurretik. Esan behar dut oraindik horretan nagoela, egunero ikasten saiatzen naiz, irakurtzen, ikastaroetan parte hartuz… Biea ez da inoiz amaitzen eta txakurrek beraiek, egunero erakusten didate zerbait berria

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide