"Enkantea jaiak finantziatu eta aretarrak elkartzeko ekitaldi polita da"

UNAI LLANO (Areta, 1989) Aretako Jai Batzordeko kidea da. Maiatzaren 26an, datorren igandean, festak finantzatzeko enkantea antolatu dute. Aurtengo jaietan izango diren berrikuntzetaz mintzatu da.

Jaiak antolatzeko enkantea prestatu duzue. Zer dela eta?

UNAI LLANO (Areta, 1991) Aretako Jai Batzordeko kidea da. Maiatzaren 26an, datorren igandean, festak finantzatzeko enkantea antolatu dute.

Jaiak antolatzeko enkantea prestatu duzue. Zer dela eta?

Urterik urte jaiak antolatzea geroz eta zailagoa da. Udaleko dirulaguntzak aspalditik daude izoztuta; ematen diguten diruarekin musika eskaintza justu-justu ordaintzen da. Eta, jakina, jaiak ez dira musiak bakarrik, adin guztietarako eskaintza luzatzen dugu. Horretarako dirua beharrezkoa da. Hori dela-eta, duela lau  urte Aretako Jai Batzordeko kide bati enkantea egitea okurritu zitzaion, jaiak finantziatzeko. Aurtengoa egiten dugun hirugarren aldia da, eta oso arrakastatsuak ari dira izaten. Horregatik, aurten ere berdin ateratzea espero dugu, aretarrak elkartzeko ekitaldi polita da.

Nolako lana suposatzen du herriko jaiak antolatzeak?

Handia. Aretako jaiak herritik herriarentzat antolatzen dira. Jai Batzordea ez da ekitaldiak antolatzen dituen eragile bakarra, elkarte eta herriko beste kolektibo batzuek ere hartzen dute parte. Horri esker, urterik urte jaiak hobetu egin dira eta aintzina zuten arrakasta berreskuratzen ari gara. Festak uztailean diren arren irailean hasten gara prestatzen, balorazioak... egiteko. Gero, deskantsatzeko hilabete batzuk hartzen ditugu, eta urtarriletik aurrera ilusioz blai jaiak antolatzeari ekiten diogu. 

Zer egongo da aurtengo festetan?

Aurtengo kartela ez dago oraindik itxia, baina ekitaldi gehienak prest ditugu.  Horien artean dago geroz eta ezagunagoa egiten ari den asto lasterketa. Aurten, uztailaren 28an izango da, igandez. Autoen Slalom-ak ere izango du lekua. Aretako gazte batzuei esker ohitura berreskuratu egin da. Uztailaren 27an izango da hori. Aurten, gainera, Euskadiko txapelketarako puntuagarria izango da.

Musikari dagokionez En Tol Sarmiento eta Trikizio taldeek joko dute ostiralean. Larunbatean, aldiz, Atxurre, Siroka eta Laket ariko dira. Dugun apurrarekin urtero egitarau dezente bat izaten saiatzen gara eta aurtengoa oso ona delakoan gaude. Ostegunean zer egong oden oraindik ez dakigu, baina igandean herri bazkaria eta gero erromeria egongo da. 

Horregatik, Jai Batzordetik maiatzaren 26an egingo dugun enkantera gonbidatzen dugu jende guztia. Baita uztailaren 25etik 28ra ospatuko diren Santa Ana jaietara ere. Ez dizuet zein den esango baina ere izango dugu.




LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide