Laudio Ikastolako Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu dute gaur goizean. Eskolan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Laudioko egoitzara hurbildu dira. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak. Besteak beste, albisteak, olerkiak, aho korapiloak eta txisteak kontatu dituzte.
Bestalde, chroma-key teknikaren bidez telebista eta zineman egiten diren "tranpak" ezagutzeko parada izan dute. Alegia, fondo berde baten aurrean jarri eta protagonisten atzean argazki edo bideo bat proiektatzea. Komunikabidea ezagutzen bi ordu pasa ostean ikastetxera itzuli dira.