Lau udalerritan ibaia garbitzeko auzolana egingo du Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek

Espezie inbaditzaileen garbiketa egingo dute larunbatean Arrankudiagan. Egitasmoa, Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek antolatu du. Gaineratu dutenez, egitasmoa 10 udalerritan egitekoak dira. Horietatik lau, Aiaraldean daude: Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga.

Espezie inbaditzaileen garbiketa egingo dute larunbatean Arrankudiagan. Egitasmoa, Udaltalde Nerbioi-Ibaizabalek antolatu du. Gaineratu dutenez, egitasmoa 10 udalerritan egitekoak dira. Horietatik lau, Aiaraldean daude: Orozko, Urduña, Arakaldo eta Arrankudiaga.

Larunbatean, Arrankudiagan

Larunbatean ekingo diote Aiaraldeko ibai eremua sendatzeari. Hitzordua 9:30ean izango da Arbide auzoan. "Reinoxmetal enpresaren parean gara. Bolondres gisa lanerako prest dagoen edonor etorri liteke", adierazi dute. Alabaina, arropa eta oinetako eroso eta egokiak eramateko gomendatu dute.

Asmoa, Nerbioi ibaiak Arrankudiaga igarotzen duen eremuan dauden landare inbaditzaileak kentzea da. Horien artean daude artemisia verlotiorum, cortaderia selloana, arundo donax, budeja davidi, besteak beste. Era honetan nahi dute biodibertsitatea mantentzea eta fauna zein florarentzat paisaia naturala bermatzea.

Horretaz gain, ibaiaren inguruko zaborra jasotzen ere arituko dira. Antolatzaileek, auzolanaren iraupena hiru ordukoa izatea espero dute: "Jendea informatu eta sentsibilizatzeko kartela  ere jarriko dugu". Lanari ekin aurretik ibaiaren ezaugarriak eta inguruaren balioak azalduko dituzte. Baita espezie inbaditzaileek sortzen dituzten arriskuez mintzatu ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide